Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Jokin Argoterekin elkarrizketa gaurko Izerditan Blaien

Iepa kaixo arraiozale!

Gaurko programara gonbidatu berezi bat ekarriko dugu. Gure lagun Jokin Argoterekin ariko gara hizketan, luze-zabal beti bezela. Pelota profesionaletik erretiroa hartu duen honetan bere kirol ibilbidea errepasatuko dugu eta gaur egun dituen erronkez ere arituko gara, plaieroak kasu.

Beraz, 8tatik aurrera entzun gaitzazu 99.3FM edo web-orri honen bitartez. Hitz ematen dugu gatz eta piperdun elkarrizketa bat izango dela!jokinargote

Egin Izerditan blaiko kiniela

Kaixo entzuleok!

Playeroak gustoko badituzu hartu parte gure kinielan. Aurpegi libururik ez baduzu hemen bertan egin dezakezu kiniela eta sari eder bat lortuko duzu. Saritua datorren asteko saioan esango dugu, Hauek dira aste honetako partidak:

ABETA ZAHARRA LANDETXEA KOSTA HORTZ KLINIKA
ULACIA-BIDAIAK – SALBIDE TABERNA
MARMOL-MALECON – ASERGROUP
INDAUX – ASTI PINTURAK

PUB DADA – ARRANO
LAGUNAK ERRETEGIA – ARG
S.F. TXANELA – TALAI MENDI KANPIÑA
KIRKILLA-ENEA JATETXEA – ITXASKI TABERNA

KUPELA – ARANOLA
QUEENS – XIXARIO
XUBI ONDO – KATIXA
LAGUNAK – KIRIBIL

Honez gain hementxe duzue gaurko saoia entzuteko aukera, on egin dagizuela!

Txapeta edo futwallera modu ofizialean joka daiteke

Kaixo entzule maiteak!

Eguraldi honek barru giroa ekarri digunez zer hobeto gaurko saioa etxeko epelean entzutea baino. Gainera gaurkoan badugu bitxikeri bat. Hau baino lehenago ordea herriko taldeen emaitzak jakiñaraziko dizkizuegu areto futbolari garrantzi berezia eskainiaz.

Ondoren hondartzara joko dugu igandean jokatu zen playerotako jardunaldiaren emaitzak emateko.

Azkenik txapeta (fronoian baloiarekin) edo futwall-aren berri emango dizuegu. Aski jakiña da jolas hau euskal herriko ia eskola guztietan praktikatzen dela, baina iñor gutxik jakingo du kirol formatua eman diotela. Futwall-en lagunek denbora zeramaten modalitate hau taxutzen eta Mexikoko errealitatea ezagutu ostean arauak ezarri dizkiote, munduko txapelketa jokatu eta Euskal Herriko liga osatu dute.

Honen inguruan gehiago jakin nahi baduzu ez galdu gaurko Izerditan Blai saioa, 20.00tatik aurrera Arraoi Irratian!

Soka tira mintzagai aste honetako Izerditan blaien

Apa kaxo!

Aste honetarako saio berezia prestatu dugu, alde batetik gure taldeetatik oso gutxik jolastu dutelako eta bestetik soka tirari helduko diogulako.

Herri kirolei tarte askorik eskaintzen ez diogunez aste honetan Onintzari elarrizketa bat egingo diogu. Bera 260 kgtik beherako Ibarrako soka tira taldean dabil eta pasa den abenduan Euskal Herriko txapeldun bilakatu ziren 4×4 goma gainekoan. Honen inguruan jarduteaz gain soka tira emakumearen ikuspegitik nola bizi den kontatuko digu.

Saioa borobiltzeko playeroei tarte berezi bat eskainiko diegu. Asteburu honetan (igandean) 10:30tan jardunaldi berri bat dagonez kiniela egin beharko dugu. Ez ahaztu zuek ere honetarako aukera duzuela hemen iruzkiña utziz:

KIRIBIL ESTILISTAK – QUEENS
KUPELA – KATIXA
ARANOLA LEIHOAK – ZUBI-ONDO ERRETEGIA
XIXARIO ERRETEGIA – LAGUNAK ERRETEGIA

ASTI PINTURAK – MARMOL-MALECON
KOSTA HORTZ KLINIKA – INDAUX
SALBIDE TABERNA – ABETA ZAHARRA LANDETXEA
ASERGROUP – ULACIA-BIDAIAK

ITXASKI TABERNA – S.F. TXANELA
ARRANO – KIRKILLA-ENEA JATETXEA
ARG – PUB DADA
TALAI MENDI KANPIÑA – LAGUNAK ERRETEGIA

Gaur ez da Izerditan Blai saiorik izango

Kaixo entzule maiteak!

Urteko azken saioa egiteko materialik ez dugu, aurreko asteburuan emaitza gutxi izan direlako eta gure bekarioak ohi baino parranda gehiago egin duelako.

Asko sentitzen dugu, baina gaurkoan ez duzue zuen kirol irratsaio gogokoena entzuteko aukerarik izango, bai ordea aurreko astekoa. Urte berriarekin hitz ematen dugu fundamentuz lan egingo dugulu, orain artean bezala edo askoz hobeto.

Ondo izan!!