Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Surflari ernegatua biharko Izerditan blai saioan

Iepa kaxo!

Urteko azken saio izango den honetan gonbidatu berezi bat izango dugu gurekin, Surflari ernegatua. Saioaren lehenengo zatian beti bezala gure herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu.

Ondoren surfari errepaso luze zabala emango diogu mundu honetan aditua den Surflari ernegatuarekin, Pipelineko emitzak errepasatuko ditugularik.

Azkenik playerotako kinielaren emaitzak errepasatuko ditugu. Asteburuko irabazlea zein izan den eta sailkapen orokorra nola dagoen jakiñaraziko dizuegu, beraz ez galdu asteazkenean 20.00tatik aurrera Izerditan blai!
surf

Playeroak, surfa, redpath eta errugbya Izerditan blai saioan

Kaixo entzule!

Hemen gara beste astebetez zuei saio berri bat eskaini asmoz. Aste honetan bai, Txufo izango dugu gurekin, errugbyko errepaso sakona egiteko. Honekin batera herriko taldeen emaitzak apurrak errepasatuko ditugu.

Gure bihotzeko Redpathi ere tarte bat eskeiniko diogu. Eskoziako talde bikain honek lehen garaipena erdietsi baitu eta Gerard Bridgek kronika bikaina egingo digu.

Honez gain, Hawaii aldetik albieste bikainak iritsi zaizkigu. Aurreko astean aurreratu bezala Aritz Aranburuk jada matematikoki 2014an WCT mailan lehiatzeko txartela lortu baitu. Honen aitzakian Pipelineko uretan jokoan dagoen froga errepasatuko dugu.

Azkenik playeroei ere egingo diogtu tarte bat, ostiraleko emaitzak errepasatu eta kiniela berri bat egiteko aukera emango dizuegu, ea zorterik duzuen!

Hau dena asteazkenean 20.00tatik aurrera Arraio Irratian!

Errugbya, krosa, playeroak eta surfa aste honetako Izerditan blai saioan

Kaixo entzule!

Asteazken honetarako ere saio ederra prestatu dizuegu. Lehendabizi herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu, errugbyari tarte berezia eskainiaz Txufori esker.

Honetaz gain kros mistoari tarte bat eskeiniko diogu. Pasa den igandean korrikalari andana ibili bait zen zarauzko kaleetan froga honen aitzakian.

Playeroek ere izan zuten jardunaldi berri bat eta hau ere ezingo dugu aipatu gabe utzi, gainera berriz kiniela egitea tokatzen baita.

Azkenik surf kontuak ere aipatu beharko ditugu, Hawaii aldean Aritzek eta Hodeiek egin dutena errepasatuko dugu.

Ez hutsik egin asteazkenean 20.00tatik aurrera Arraio Irratian egongo baikara!!

Areto futbola, surfa eta playeroak biharko Izerditan blai saioan

Iepa kaxo!

Biharkorako ere saio bikaina prestatu dugu hotzari aurre egiteko. Lehendabizi herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu beti bezala. Kasu honetan areto futbolari tarte berezia eskainiko diogu Enekorekin telefonoz hitz egingo baitugu.

Eskozia aldera ere jo behar dugu Gerard Bridgek errugbyko kronika bikaina prestatu baitigu.

Ondoren surfari eskeiniko diogu tarte berezia, Koroa Hirukoitzeko txapelketan, lehendabiziko froga amaitu berri da. Bertan, gure ordezkarien lan txukuna gehiago sakonduko dugu. Denbora izanez gero IBAk (Internacional Bodyboard Association) duen krisiaz jardungo gara laburki bada ere.

Azkenik playerotako kiniela ez dugu ahaztuko, igande honetan jokatzen baita beste jardunaldi interesgarri bat. Animatu eta parte hartu!

Zarautz vs Ketaren kronika, playeroak eta surfa Izerditan blai saioan

Kaixo entzule!

Barru giro honetan, asteazken honetarako plan ezin hobea proposatzen dizuegu. Arratsaldeko 20.00tatik aurrera Izerditan blai saioan herriko taldeen emaitzen errepasoaz gain futbolean Zarautz eta Ketak jolastatutako partiduaren kronika berezia izango dugu.

Honetaz gain playerotako emaitzen berri emango dizuegu lehendabiziko fasea aurrera baitoa. Liga eta kopan zeintzuk sailkatuko diren argitzen hasi da, baita gure kinielako irabazlea ere.

Azkenik Hawain aldera egingo dugu, Koroa Hirukoitzeko lehendabiziko frogan Aritz eta Hodei maila bikainean aritu direnez final 32renetan sartu dira. Hemen dituzue bideo ikusgarriak: http://vanstriplecrownofsurfing.com/reefhawaiianpro2013/video-view/day-3-highlights-round-of-64-rhp13