Press "Enter" to skip to content

Areto futbola, surfa eta playeroak biharko Izerditan blai saioan

Iepa kaxo!

Biharkorako ere saio bikaina prestatu dugu hotzari aurre egiteko. Lehendabizi herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu beti bezala. Kasu honetan areto futbolari tarte berezia eskainiko diogu Enekorekin telefonoz hitz egingo baitugu.

Eskozia aldera ere jo behar dugu Gerard Bridgek errugbyko kronika bikaina prestatu baitigu.

Ondoren surfari eskeiniko diogu tarte berezia, Koroa Hirukoitzeko txapelketan, lehendabiziko froga amaitu berri da. Bertan, gure ordezkarien lan txukuna gehiago sakonduko dugu. Denbora izanez gero IBAk (Internacional Bodyboard Association) duen krisiaz jardungo gara laburki bada ere.

Azkenik playerotako kiniela ez dugu ahaztuko, igande honetan jokatzen baita beste jardunaldi interesgarri bat. Animatu eta parte hartu!

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude