Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Denboraldiko azken saioan urteko eta udako errepasoa eta bi historiko

Iepa kaixo entzule maiteok!

Oporrak hartu baino lehen saio bikain batekin agurtuko gara. Gaurkoan denbroladi honetan gure inguruan izan diren kirol albisterik esanguratsuenak gogoratuko ditugu. Herriko talde ezberdinen lorpenak azpimarratuz batez ere.

Honen ostean udako zita garrantzitsuenak errepasatuko ditugu. Zarautzen ez ezik Euskal Herriako bazterretan izango diren kirol ekitaldien berri ematen saiatuko gara. Gure mugetatik haratago doazen frogaren bat ere aipatuko dugu.

Azkenik, denboraldia irribarrez bukatzeko bi kirolari historiko ekarriko ditugu gogora. Biak emakumezkoak dira, bata euskalduna eta bestea alemaniarra, tenislaria bata txirrindularia bestea… ba al dakizue nortzuez ari garen???

1213212358652_f

Eskubaloia, triatloia, surfa eta beste hainbat kirol gaur Izerditan blaien

Kaixo entzule maiteak!

Aste honetako saioan denetarik izango dugu. Lehendabizi eskubaloiari egingo diogu tarte bat. Jakingo duzuen bezala ZKEko atal honek 50 urte bete ditu aurten eta hau ospatzeko bazkari ederra antolatu dute larunbaterako. Ospakizunez gain denboraldiaren balantze bat ere egingo dugu.

Aurreko asteburuan herria aztoratu zuen kirol ekitaldia ez dugu albo batera utziko. Euripean lehiatu zen zarauzko triatloiaren 29. ekitaldiaren emaitzak errepasatuko ditugu.

Aspaldiko partez Fiji aldera ere joko dugu. Surfeko munduko txapelketak aurrera darrai eta azken froga honetan Aritz Aranburuk bertan lehiatzeko gonbidapena jaso zuen.

Honez gain beste kirol batzuren albiesteak emango dizkizuegu, beti bezala 20.00tatik aurrera, Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

LOGO-ZARAUTZ-50-3-1-300x255

Allepunta futbol taldea eta Gerard Bridge korrikalaria Izerditan Blaien

Kaixo entzule maiteak!

Gure irratsaio denboraldia amaitzear dagoen honetan biharko saioan gonbidatu bereziak izango ditugu. Lehendabizi Allepuntako futbol taldeko ordezkariazk izango dira gurean denboraldiko balantzea egiteko. Beraien bigarren denboraldi honetan izan dituzten goraberak errepasatuko ditugu eta nola ez datorren denboraldiari ere begiratuko diogu.

Elkarrizketa honen ostean Edinburgora joango gara, Aspaldiko partez gurean izango baitugu Gerard Bridge korrikalaria. Entzule fiñenak jakingo duzue maratoia prestatzen ari zela. Gaurko saioan argituko digu nola joan zen bere lehendabizikoa lasterketa luzea.

Badakizu entzule, saioa zuzenean entzun nahi baduzu sintonizatu Arraio Irratia FMko 99.3an, asteazkenean 20.00tatik aurrera!!

allepunta

josuepelde

Eskola Kirolaren Aldeko Plataformako kideak bihar Izerditan blaien

Kaixo entzule maiteak!

Aurreko astean agindu bezala biharko saioan Eskola Kirolaren Aldeko Plataformako kideak izango dira gurean. Plataforma hau orain bi urte sortu zen, eta denbora honetan bere egitura sendotzea lortu du. Horren adibide dira sortu duten web orria eta mugikorretarako APP-a.

Kirol jakin batean federatu ahal izateko adina jeitsi denez eskola kirolaren egoera zein den agertuko digute. Honen onurak zeintzuk diren eta zein behar asetzen dituen ume eta gaztetxoengan. Guraso eta kirol monitoreen heziketari ere erreparatuko diogu beste zeinbat gaien arten, arlo honi ere garrantzi handia ematen diotelako.

Hau dena, asteazkenean izango duzue entzungai, 20.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

DSC_1800

Xakea bihar Izerditan blai saioan

Iepa kaixo entzule maiteak!

Aurreko astean saiorik ez genuenez egin biharkorako saio berezia prestatu dugu. Aspalditik nahi genuen gurean xakeaz hitz egin. Batzuentzek kirola denik zalantzan jartzen duten arren guri oso interesgarria iruditzen zaigu. Herriko kirol elkartean urte dexente daramatza sail honek eta gazte belaunaldi batek gidatzen du gaur egun. Gurean izango dira Bingen xake saileko lehendakaria eta jokalaria eta Erik jokalaria. Kirol honen inguruan gauza berriak ikasteko aukera izateaz gain klubaren gaur egungo egoera eta aurtengo denboraldia errepasatuko dizkigute.

Honez gain EKAPen inguruan ere jardungo gara, beraien manifestua irakurri eta etorkizun hurbil batean bertako pare bat kideri elkarrizketa bat egiten saiatuko gara.

Hau dena beti bezala 20.00tatik aurrera izango duzue entzungai, Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

15628424_24848_1