Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Hawaiiko iron mana eta Mont Blanceko ultratraila Izerditan blaien

Iepa kaixo entzule!

Biharko saioan froga luzeen berri emango dizuegu. Hasieran larunbat honetan Hawaiien Iron mana egin duen Julen Saldias zarauztarraren berri emango dugu. Ondoren Xabier Garate etorriko zaigu, orain hilabete batzuk Mont Blanceko ultratraila egin zuenez esperientzia honen berri emango digu.

Honez gain denborarik badugu noski, playerotako emaitzak eta kinielak errepasatuko ditugu, baita Landetako surf txapelketa ere.
Etxebe-eta-Xabo
IMG-20151013-WA0004

Playeroak eta gainbehera etorritako eliteko kirolariak

Kaixo entzule maite!

Asteazken honetan saio aparta egingo dugu Izerditan blaiko kideok. Lehendabizi playeroetako denboraldi berri bati hasiera emango zaionez hondartzako futbolaz jardungo gara. Kiniela egiteaz gain taldeen altak eta bajak errepasatuko ditugu. Mutiletan Abeta eta Logure taldeek ez dute lehiatuko denboraldi honetan. Nesketan ordea aldaketa gehiango izan dira, batetik Txiki-polit zena Sakana bilakatu da, Oreka kaioa izena hartu dute Kiribilekoek eta Getariatik datorren talde berriak Balearri izena du. Beraz honen inguruan gehiago jakin nahi baduzue entzun gure saioa.

Hondartzako futbolaz gain beste gai garrantzitsu bat ere izango dugu biharkoan, gainbeheran etorri diren kirolariak aipatuko ditugu. Kirolari historikoen tartea zabalduko dugu loria eta lohia ezagutu dutenei aipamen bat egiteko. Tarte honetan Patxi Magickek Garrincha, GAZZA, Vieri, Pistorius, Marion Jones, Tyson, Poli Diaz… bezalako pertsonaiak ekarriko dizkigu gogora.

Hau dena 20.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

12077404_10153734446988324_1176791526_n

Denboraldi berriaren aurkezpen saioa asteazken honetan

Kaixo kaixo entzule maiteak!!

Asko itxaron duzuela jakin badakingun arren berriz ere irailaren azken egunean FMko uhinetan izango gara. Tourreko etapa gogoangarri hartatik ez dugu saiorik egin zuen kaltetan, baina indar berriturik gatoz denboraldi honetan. Horren adibide da Gerard Brigde Gerardo Puente bilakatu zaigula berriz ere Patxi Magik handia ere berriz gela arroxean izango dugu eta ezin ahaztu Txemi Galarraga handiaz! Plantilla bikaina osatu dugu zuentzat, ahots berriak, gai berriak eta laister kuña berria ere bai? nork daki!?!?!?!

Besterik gabe, badakizue zer egin behar duzuen Izerditan blai entzuteko, asteazkenero 20.00tatik aurrera irratia piztu FMko 99.3an!!

silhouette of friends jumping on beach in sunset

Alpeetako azken etapa entzungai 15.00tatik aurrera

Iepa kaixo entzule maiteok!

Larunbat honetan Alpeetako azken etapa jarraituko dugu 15.00tatik aurrera. Modane Valfréjus eta Alpe d’Huezen artean izango den etapa motz honek tourreko podiuma erabakiko du. Azken egunetako gertaerek gehiago estutu dute Parisko kajoitxoan egongo direnen lehia. Biharko saioan mikroetatik hurrun ibili zaigun Trioko burua eta Ahuntzaren gauerdiko eztuleko Malintxe fitxatu ditugu. Beraz badakizue, Periko, Piter Mari eta besteak entzun beharrean sintonizatu Arraio Irratia 15.00tatik aurrera FMko 99.3an!!

PROFIL (1)

Tourreko 12. etapa bihar 15.30tatik aurrera

Iepa kaixo entzule maiteak!

Bihar, uztailak 16, osteguna, Frantziako Tourreko 12. etapa zuzen zuzenean erretrasmitutuko dugu Izerditan blaiko kideok.Azken urte hauetan bezala pirineotako etapa interesgarriena zuzenean jarraituko dugu. San Martingo harrian sailkapen nagusia hankaz gora utzi arren biharko etapa goraberatsuak ikuskizun aparta utziko digulakoan gaude. Beraz betiko esatariez nazkatuta bazaudete sintonizatu Arraio Irratia 15.30tatik aurrera!!

PROFIL