Press "Enter" to skip to content

Egilea: elektrope

Aste hontako saioan Elektropeñaren txanda!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok. Ostiral honetako saioan Elektropeñaren txanda izango da. Ordubete luzez, azken aldian gehien hunkitu dituen doinuak entzungo ditugu. Andhim, Musumeci edota Nikolas Noam bezalako sortzaileen musikak bustiko ditu fm-ko uhin libreak. Ez galdu lagunok!!! 20tan hasi eta 21rak arte Arraio Irratian!!!! UP THE KAIOLS!!!

https://soundcloud.com/nikolasnoam/athena

 

 

Rodri-ren bixita Kaiolatik saioan!!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Gaurkoan Rodri handia izango dugu gela arroxean. Aspalditik egoitza Zarautzen duen Tolosar honek 10 urte luze daramatza nahasketen munduan. Lagun arteko festetan biniloak biratzen hasi zenetik ibilbide oparoa izan du gaurdaino, eta elektronikak izan dituen garai eta aldaketa ezberdinei moldatzen jakin du. Txitxarro, Pagoa eta bestelako areto, gaztetxe eta tabernak pasa ostean, gaur egun Spectrum kolektiboko kidea da, eta beren festetan jarri ohi du bere gustuko musika. Gaurkoan ordubeteko sesio eder bat eskeiniko digu, beti bezela laguno, 20tan puntuan Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!!!!!!!!

IMG-20151001-WA0000

Borgas-en bixita Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Denboraldi honetako bigarren bixita ere Debagoiena eskualdetik datorkigu. Izan ere, Borgas Aretxabeletarra izanen dugu gaurkoan gela arroxean. “Fabela Party” kolektiboko kidea den gazte honek, 2012an eman zituen lehen pausuak nahasketa munduan. Binilo formatuaren maitale, soul, deep house, tech house eta deep melodikoa atsegin ditu gehien, eta bere ibilbidean zehar Bukowski, Jet Set, Tartufo eta Debagoienako hainbat tabernatan ziztatu ditu bere diskak. Gaurkoan ordubeteko sesio ederra eskeiniko digu Arraio irratian, arratseko 20tan hasi eta 21ak arte!!! Zuen zain izango gara!!! UP THE KAIOLS!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

IMG-20150924-WA0001

Kaiolatik saioaren 10. denboraldia gaur hasiko da!!!

Egunon elektronika zaleok!!! Gaur Kaiolatik saioaren denboraldi berriarekin hasiko gara!!! Udan atseden oparoa izan ostean, gogo biziz gara berriro ere doinu elektronikoak ziztatzeko!!!

Kurtso honetako lehen bixita Debagoiena aldetik datorkigu, zehazki Arrasatetik!!! Bertatik dator IÑ & JOSS bikote gaztea!!! 2013an hasi zuen bikote honek bere ibilbide artistikoa, beren herriko taberna ezberdinetan nahasketak egiten hasi eta The Addams Party​ bezalako festa esanguratsuetan ere parte hartuz!!!

Techno melodikoa eta dotoreziaz beteriko Deep housea nahasten dituzte beren sesioetan, eta horren erakusgarri izango da gaurko sesioa ere!!!

Badakizue lagunok, 20tan hasi eta 21ak arte Arraio Irratia​n!!! BUELTAN GARA LAGUNOK!!! UP THE KAIOLS!!!!

https://soundcloud.com/carridj/injoss-tartufo-set-addams-party

Kurtsoko azken Kaiolatik!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Mundu guztiari bezala kaioleroei ere oporretarako gosea jarri zaigunez, gaur kurtso honetako azken saioa eskeiniko dugu!!! Bertan denboraldi hontan gehien hunkitu nauten doinuak jartzen saiatuko naiz, helburu zaila bezain ederra!!! Nire bihotzaren barnetik MILLOI bat esker eman nahi dizuet kurtso hontan irratsaiotik pasa zareten denoi, eta ostiralero uhinen bestaldean jarraitzen didazuenoi!!! Zuen omenez joango da gaurko saioa!!! LOVE YOU eta UP THE KAIOLS!!!

DGTL-Festival-2015