Press "Enter" to skip to content

Egilea: elektrope

Dj xanakailla-rekin eginiko kaiolatik zoragarria jeisteko aukera

Kaixo arraiozaleok, lehengo ostiralean sekulako irratsaioa egiteko aukera izan nuen Dj xankailla-rekin. Normalean ez bezala, doinu elektronikoak instrumentuekin nahasten dituzten taldeak izan ziren entzungai,  Justice, radio 4, afraid!… bezalako taldeen doinuak entzun genituen. Benetan gomendagarria!!!             

http://www.arraio.eus/deskargak/2009/kaiolatik

DJ XANKAILLA KAIOLATIKEN

Beno beno, ba ostiral honetan ere gonbidatuarekin natorkizue. Oraingo honetan Dj Xankailla izango dugu gurean, arraioko uhinak House, Elektro-funk eta Dance doinu alaiekin busti asmoz. Badakizue, beti bezala, 8tan hasi eta 9ak arte gurekin bidai ttipi bat egiteko aukera izango duzue!!!

Boke handia kaiolatik saioan

Kaixo lagunok, asteburuari hasiera emateko emen dator kaiolatik, gaurkoan DJ BOKE izango dugu arraioko kaiolan. Zarauztar gazte honen gustu ona behin edo behin dastatu dugu gaztetxean, edota azkenportuko festetan. Diestro & Siniestro taldeko paraide izandako gazte honek minimal-elektro fina jarri ohi du, nahiz eta house-a edota trance-a ere benetan ondo menderatu. Ea ostiral honetan zer opari ekartzen digun. Besterik gabe, UP THE KAIOLS!!!