Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Gaurkoan Rodri handia izango dugu gela arroxean. Aspalditik egoitza Zarautzen duen Tolosar honek 10 urte luze daramatza nahasketen munduan. Lagun arteko festetan biniloak biratzen hasi zenetik ibilbide oparoa izan du gaurdaino, eta elektronikak izan dituen garai eta aldaketa ezberdinei moldatzen jakin du. Txitxarro, Pagoa eta bestelako areto, gaztetxe eta tabernak pasa ostean, gaur egun Spectrum kolektiboko kidea da, eta beren festetan jarri ohi du bere gustuko musika. Gaurkoan ordubeteko sesio eder bat eskeiniko digu, beti bezela laguno, 20tan puntuan Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!!!!!!!!
Be First to Comment