Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

JENTILBARATZA ESKALADA TALDEKOAK ATALKAN

Kaixo arraiozale!

Aste honetako Atalkan Jentilbaratza eskalada taldeko kideak izango ditugu gurekin. Zarauzko eta inguruko eskalatzaileek osatzen dute talde hau. Herrian eta gertuan, euren eskalada beharrak asetzeko moduko lokalik ez zegoela ikusita, bildu eta lokala eta taldea martxan jarri zuten Jentilbaratzakoek. Dena denen artean egina, denentzat.

Gogoratu, saioan parte hartu dezakezuela zuzen-zuzenean (telefono deiak, sms-ak, e-posta, facebook-a,…).

Eta abixua: ondorengo hiru ostegunetan ez dugu zuzeneko saiorik egingo, baina laaaaasai, aurreko Atalka zaharragoak errepikatuko ditugu-eta!. Urtarrilak 12an izango da hurrengo zuzenekoa.

On egin!

 

Zarauzko txistulariak Atalkan

Kaixo arraiozale!


Ostegun honetan, Zarauzko txistulariak izango ditugu gure saioan.

Zarauzko txistulari mitikoren bat edo beste etorriko zaigu eta txistularitzaren (eta zehazki zarauzko txistulari talde honen) berri emateaz gain, ziur pasadizo xelebreak eta zuzeneko musika ere eskainiko dizkigutela!.

 

Tarte ederra igarotzeko aukera dudipare: ostegun hontan, 21’00-22’00 zarauzko irrati onenean.

Eta gogoratu, zuzenean parte hartu nahi baduzue (telefonoz, facebook, eposta) hortxe izango garela, noski!

Ainhoa Alberdiren azkenaldiko proiektuak Atalkan

Kaixo arraiozale!

Ostegun honetan,Ainhoa Alberdi etorriko zaigu bisitan. Gutariko askorentzat ezaguna eta laguna, aktorea eta eta terapeuta dugu (besteren artean) Ainhoa.     Esan daiteke antzerkiari emana egin duela bizitza osoa; hainbat talde, obra eta proiektutan hartu du parte. Zarauzko Alproja taldeko kide urte askoan, Kalerki jaialdiaren antolatzaileetako bat, antzerki ikastaroak eta espresio tailerrak haur, gazte zein heldueentzat,…eta beste hainbat eta hainbat egindakoak eta eskuartean dituenak!.

Azken aldiko bere lanaz eta proiektuez galdetuko diogu biharko irratsaioan. Antzerkiaz eta antzerkigintzaz bere iritzia eta bizipenak entzuteko aukera sortuz.

Gogoratu, gurekin harremanetan jarri nahi izatera, hortxe izango garela zuzenean (deitu edo bidali zure mezua!), facebookean, edota emailean ere. Animatu bada zure galderak eta kuriositateak aireratzera!.  Zuk ere egiten duzu arraio.

Gustuko izango duzuelakoan ba, bihar 21’00etatik 22’0etara, Atalka.


Esne kontuak ATALKAn

Kaixo arraiozale!

Aste hontako ATALKA irratsaioan, gutako askorentzat egun hain ezaguna edo arrunta ez den lanbide eta iharduera bati buruz arituko gara: esnezale ofizioa.  Izan ere, batetik, une honetan zarautzen etxez-etxe esne banatzen jarraitzen duen esnezale bakarrari eginiko elkarrizketatxoa entzun ahal izango dugu. Eta bestetik, Zarautzen eguneko esnea saltzeko makina jarri nahi duten beste esne satzaile batzuk zuzenean elkarrizketatuko ditugu.

Hau dena badakizu nun, 21’00etatik 22’00tara bitartean.

Eta dauzkazuen galdera, zalantza nahiz komentarioak zuzenean arraiora deituz, facebook bidez edo atalka@gmail.com-era idatziz. Animatu ba!

Ametsak eta bidaiak Laura eta Aitorren eskutik.

Kaixo arraiozale!!!


Aurreko asteko ustekabearen ondotik, surf tablatik gurpil gainera jauzi egingo dugu Atalkan. Izan ere, aste honetan, munduan barrena bizikletaz bidaiatzen ibili diren eta eta hala jarraitzeko asmoa duten bikote bidaiaria izango dugu gure elkarrizketa saioan. Laura eta Aitor izango ditugu beraz irratsaio kide eta protagonista. Eta beraiek kontatuko digute, ametsak betetzea nola erabakitzen eta egiten den.

Bitakora kaiera saiorako ere bikote aproposa zitekeen ziurrenik, baina hauen baimenarekin, eta gure estilora, ostegun honetan 21’00etatik 22’00etara ametsak eta bidaiak ATALKAn.

Zuen galdera eta komentarioak ere gustora jaso-erantzungo ditugu: deitu saioara zuzenean edo idatzi facebooketik!