Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

JEXUXMAI LOPETEGI

kaixo arraiozale!!

Ostegun honetan Jexuxmari Lopetegi izango dugu Atalka saioan.Musika gintzaren inguruan izandako ibilbide luzeaz ariko zaigu hizketan.Hainbat talde eta pertsona ezberdinekin lan ezberdinak egiteaz gain, bakarkako lanen emaitza izan diren, bost cd-ez ere ariko bai gara.

Ostegun honetan ere hortxe egongo zeratelakoan gaude.Irratiaren beste aldean.

Beheko loturan klikatuta elkarrizketa osoa entzungai.

ARREMANITZ kooperatibako kideak Atalkan

Kaixo arraiozale!

Aste honetan Atalkan Arremanitz kooperatibako kide diren Edurne Epelde eta Axier Baglietto zarauztarrak izango ditugu gure artean.  Sexua, eta harremanak baina betiere jarrera onetik eztabaidagai jarri eta bideratzen ditu kooperatiba honek. Hauek eta erlazonaturiko gaiak beraz gaurkoan mintzagai.

Gehiago jakiteko gogoz, ezta?

Ba ostegunean, 21’00tatik 22’00tara zuzenean izango gaituzu Arrai irratian, edota nahi duzunean eta nahi duzunarekin entzungai podcastean.

On egin!

 

 

Gaur ez da ATALKArik egongo

Kaixo arraiozale!

Halaxe da ba: gaur, urtarrilak 19 ez da Atalka irratsaiorik egongo.

BIharko eta larunbateko errepikapenen orduetan aurreko denboraldiko saio bat entzun ahal izango duzue dena dela. Bere garaian, Zarauzko laktantzi taldeko koordinatzaile Marga-ri egin genion elkarrizketa hain zuzen ere.

Barkatu eragozpenak, eta lasai, datoren ostegunean Arraioko uhin librteetan arituko gara-eta berriz, gonbidatu berrri batekkin eta zuzeneko saioan.

Aste ona igaro!

JON ARANGUREN ATALKAN

Kaixo arraiozale!

1987an jaiotako zarauztarra. Zarauzko hainbat ekimen eta taldetako kide, Arranoko tabernari bezala ezaguna askorentzat, Leioako campusean arte ederretako ikasketak burutu ditu azken urteetan. Eta pasa den azaroan bere lehen erakusketa jarri zuen zarauzko Garoa liburudendan.

Erakusketa horretarako espreski eginiko lanetariko bat duzue hemen goiko ilustrazioa.

Aste honetan, gurekin, Jon Aranguren.  Ez galdu aukera!