Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia sustengatzeko kamixeta eta poltsak egingo ditugu

Badira hilabete batzuk Arraio Irrati berrian lanean gabiltzala. Dinamika horri, Arraio 3.0 dinamika deitu diogu. Irratia ia prest dugu eta laste gure irratsaio propioak nahiz parrila estreinatuko dugu.

Baina irrati berria eraikitzeko esfortzu ekonomiko nahiko handia egin behar izan dugu eta honi buelta emateko zure laguntza behar dugu.

Hortaz, Arraio Irratiaren logo berriarekin kamixeta eta poltsak aterako ditugu laster. Eta hau aurrera eramateko, aurre-salmenta moduko bat prestatu dugu.

Beraz, irrati proiektu hau lagundu nahi baduzue, idatzi info@arraio.net helbidera eta egin zure eskaria mesedez. Aldez aurretik milesker!

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude