Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2022

Arraio Irratia sustengatzeko kamixeta eta poltsak egingo ditugu

Badira hilabete batzuk Arraio Irrati berrian lanean gabiltzala. Dinamika horri, Arraio 3.0 dinamika deitu diogu. Irratia ia prest dugu eta laste gure irratsaio propioak nahiz parrila estreinatuko dugu.

Baina irrati berria eraikitzeko esfortzu ekonomiko nahiko handia egin behar izan dugu eta honi buelta emateko zure laguntza behar dugu.

Hortaz, Arraio Irratiaren logo berriarekin kamixeta eta poltsak aterako ditugu laster. Eta hau aurrera eramateko, aurre-salmenta moduko bat prestatu dugu.

Beraz, irrati proiektu hau lagundu nahi baduzue, idatzi info@arraio.net helbidera eta egin zure eskaria mesedez. Aldez aurretik milesker!

Arraio irratiak badu logo berria!!

Denbora da Arraio Irratian dinamika berri bat martxan jarri dugula, Putzuzulori agur esan eta Gaztetxe berrian lanean gaudenetik. Dinamika honi Arraio 3.0 deitu izan diogu eta irrati berria atontzeaz gain hainbat gauza ezberdin egiten gabiltza ttirriki-ttarraka.

Dinamika berri horren barruan, gure logo berria aurkeztu nahi dizuegu:

Bestetik, laster gure irratsaio propioekin hasiko garela gogoratu nahi dizuegu, tartean saio berriren bat hasiko delarik. Beraz, ADI SEINALEARI!