Press "Enter" to skip to content

Playeruak denboraldiko lehengo saioan

Kaixo entzule! Hemen gara berriz ere beste denboraldi bati ekiteko asmoz. Aurtengoan berrikuntza askorik ez da izango gure taldean, lehengo lepotik burua, bi astetik behin, asteazkenetan 21.00tatik aurrera zure kirol irratsaio kuttuna entzungai.

Ohi baino beranduago gatozen arren itxaroan aldiak espero duelakoan gatoz. Aurten playeruak izango ditugunez antolakuntzako kideak izango dira gela arroxean. 2020ko martxoan bertan behera utzi behar izan zen txapelketa eta iazko denboraldia ere ez zen jolastu. Hortaz, espero dugu, aurtengo txapelketa bere osotasunean jolastuko dela, antolatzaileek ere denboraldi oso bat egin dezaten.

Beraz, badakizu, herriko kirolik esanguratsuenaren inguruan gehiago jakin nahi baduzue, sintonizatu Arraio irratia, bihar 21.00tatik aurrea FMko 99.3an!!

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude