Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2020

LEIHOTIK AT! Podcasta – 14.atala

Findu belarriya ta zorroztu ikuspuntua!

HAMALAUGARRENA: “IZAN KOMUNIKABIDE”

Zarauzko Arraio Irratiak hamalaugarren urteurrena ospatu du pasa dan astian. Putzuzulo gaztetxia okupatu bezain pronto hasi zituen lehen emanaldiak, eta sortze prozesu hortaz, irrati libreen funtzio eta uholdeaz, Arraioren bilakaeraz eta testuinguru mediatikoaz aritu gea hizketan.

Osasun eta krisi sozial honen aurrian, Zarauzko Danda Gazte Asanbladako kidiok ezteu besuak gurutzatuta geatzeko asmoik. Guk argi dakau: isolamenduan aurrian erantzun kolektibua ta desinformaziyuan aurrian begirada kritikua. Etxian gaude, bakartuta, isolatuta… Baino ez dezaun egoera ontzat eman.

Entzun Leihotik At!

Isolamenduaren aurkako saio berezia Arraion Urteurren astian!

Arraio Irratiyan urteurren astian gaudela ta aste hontako bertso sayua re bereziya izango deu! Etxeko irratitik Bapateko Unibertsua aritukoa ta Gazteiztik berriz, Bertxoko. 20:00tatik aurrea 99.3FM edo Arraio.eus atariyan, ez galdu!

#ArraioIrratiak#14urte#ZU gure SU

Entzungai duzue 14. urteurreneko irratsaio berezia

Atzo, maiatzaren 20an, 14 urte bete genituen eta ospatzeko irratsaio berezia egin genuen gure gela arroxetik. Zarauzko auzo elkarte ezberdinekin elkarrizketak gauzatu genituen, konfinamendua nola igaro duten eta auzoetako festak zertan diren jakiteko. Arraiokide izan diren lagun batzuen zorion mezuak ere zabaldu genituen eta lehiaketan parte hartu nahi zutenen deiak ere izan genituen.

Zorionak14 urte hauetan irratiaren alde batean edo bestean egon zareten guztioi! Gora Arraio, redio!

Bandoa pasa genuen herrian