Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2020

LEIHOTIK AT! Podcasta – 11.atala

Findu belarriya ta zorroztu ikuspuntua!

HAMAIKAGARRENA: “OINARRIA EZ DAGO TINKO”

ZUZENIAN IRRATIAN TA JARRAIAN HIRU KONTZERTU AKUSTIKO!

Hamaikagarren atal hontan pasa dan ostiraleko egunai buruz aitu gea, Maiatzan Lehenan inguruan. 1886an Chicagoko langile talde batek abiatu zun grebatik hasi, ta ordutik egunak izan dun zentzu ta bilakaera historikuan jarri deu fokua. Saio berezi-berezi bat osatu deu irakurketa sakon batekin, Gramscin poema batekin ta bertsio eder batekin, besteren artian. Ia gustokua dezuen!

Osasun eta krisi sozial honen aurrian, Zarauzko Danda Gazte Asanbladako kidiok ezteu besuak gurutzatuta geatzeko asmoik. Guk argi dakau: isolamenduan aurrian erantzun kolektibua ta desinformaziyuan aurrian begirada kritikua. Etxian gaude, bakartuta, isolatuta… Baino ez dezaun egoera ontzat eman.

Entzun Leihotik At!

2014ko kontzertu eder bat larunbat honetan entzungai!

2014ko otsailaren 7an kontzertu akustiko itzel bat edukiko genuen Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Mor More hirukote Zarauztarren disko aurkezpena aitzaki hartuta, Mor More bera, Arrutiko Intxaurrak zarauztarra eta Kasernarat taldeko abeslaria den Eneritz Furya edukiko genituen zuzenean.

Arraio Irratiak kontzertu hura zuzenean emititzeaz gain grabatu ere egin zuen eta horixe entzuteko aukera izango da larunbat honetan gaueko 22:00etatik aurrera.

Lehenago ordea, alarma egoerako ohiturei jarraituz, goizeko 10:00etatik aurrera aste honetako irratsaioen errepikapenak izango dituzue entzungai eta gaueko 21:00etan Dandakoen podkasta ere bai.