Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2020

Gauza bakoitza bere lekura, ahuntzak gela arroxera!

Kaixo entzule!

Gaurko irratsaioa, denbora askoren ondoren, gure gela arrox maitatutik egingo dugu!!! Arraio Irratiaren 14. urteurrena ospatzen hasteko unean bueltatuko gara gure ohiko lekura, eta entzuleen artean galdera egingo dugu: zein da 14. urteurreneko kuñarik onena?

Horretaz gain, guarkoan Arrano tabernari buruz arituko gara bertako elkarteko kide batekin, Herrikoen auzia bezala ezagutzen denaren inguruan, tabernaren eraberritzea eta abarri buruz.

Guztia hau eta askoz gehiago, igandea 21:00etatik aurrera edota, errepikapena, astelehena 14:00etan

LEIHOTIK AT! Podcasta – 13.atala

Findu belarriya ta zorroztu ikuspuntua!

HAMAHIRUGARRENA: “PUTZUZULO AMETS FABRIKA”

Saio berezi-berezia osatu deu atal hontan. 14. urteurrena ospatu zun Zarauzko Putzuzulo Gaztetxiak azken azaruan, baina 15. izan daitekeena nahiko airian ikuste due bertako kide dianak. Orainaz ta etorkizunaz solastu gea, baino baita iraganaz ere: Putzuzulon aurretik proiektu gehio izan ditu Zarautzek, jende, gogo eta animo ezberdinakin bizitu izan dianak.

Osasun eta krisi sozial honen aurrian, Zarauzko Danda Gazte Asanbladako kidiok ezteu besuak gurutzatuta geatzeko asmoik. Guk argi dakau: isolamenduan aurrian erantzun kolektibua ta desinformaziyuan aurrian begirada kritikua. Etxian gaude, bakartuta, isolatuta… Baino ez dezaun egoera ontzat eman.

Entzun Leihotik At!