Press "Enter" to skip to content

Eskubaloiko Txiki-Polit taldeko mutilak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan denboraldi paregabea burutzen ari diren taldeko ordezkariak izango dira gela arroxean. Bai, asmatu duzuen, aurtengo denboraldi honetako sentsazioa den Txiki Politez ari gara. Talde hau bigarren geratu da Euskal Autonomia Erkidegoko mailan eta asteburu honetan igoera fasean izateko txartela izango dute jokoan. Bertako hiru jokalari gerturatuko zaizkigu aurtengo denboraldia eta asteburuko partiden inguruan hitz egitera.

Honetaz gain, pasa den igandean izan ziren playeroetako final erdiak. Bertan jokatu zuren partiden kronikak eta emaitzak zuenganatuko dizkizuegu. Beraz, adi egon eta ez hutsik egin, beti bezala sintonizatu Arraio irratia FMko 99.3an 20.00etan!!

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude