Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2019

Plaieroen inguruko saio berezia bihar Izerditan blaien

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan plaieroak izango ditugu mintzagai. Jakingo duzuen bezala, 75. ekitaldia dago jokoan, hori dela eta Zarauzko Kirol Elkarteak ekimen ezberdinak antolatu ditu. Horietako bat larunbat honetan ospatuko da. Martxoaren 23an, 11.00tatik aurrera 66 futbol partida jokatuko dira Zarauzko hondartzan, bi txandetan banatuta. Ondoren bazkaria ere ospatuko da gaur egungo zein lehenago ibili diren jokalariekin. Honetaz guztiaz hitz egiteko bazkaria antolatzeko lanean diharduten bi kide gerturatuko dira gela arroxera.

Honetaz gain, ez dugu ahaztuko pasa den larunbatean izan genuen solasaldia. Hondartzako futbolari susperraldi bat emateko asmoz, bertaratutakoek ideia ezberdinak plazaratu zituzten eta horien berri ematen saiatuko gara.

Beti bezala, sintonizatu Arraio irratia FMko 99.3an bihar, asteazkena 20.00tatik aurrera!!

“La trama del 4%” liburuaren aurkezpena Putzuzulon

Martxoaren 21ean, ostegunean eta arratsaldeko 18:30etatik aurrera, “La trama del 4%” liburuaren aurkezpena izango da Putzuzulo Gaztetxean. 

Arraio irratiak antolatura, liburuaren egilea den Ahoztar Zelaieta kriminologoa edukiko dugu bertan. De Miguel auzia abiapuntu bezela hartuta, korrupzio kasu honen inguruan dagoen guztiaz jardun du egileak liburuan era guzti hau azaltzera hurbilduko zaigu Zarautzera.

Neguetxea eta Ibairen kolaborazioa

Kaixo entzule!

Gaurko irratsaioa Ijaunak bakardadean egin beharko du, Zirriren ausentzia medio. Baina ez da bakarrik egongo, Geriza elkarteko kideak etorriko dira neguetxearen aferaz berriz hitzegitera. Ondoren Ibai, gure liburuzainarekin kolaborazioa izango da telefonoz. Eta irratsaioa ongi amaitzeko, nola ez, efemerideak!

Ganbara Berotzen-eko kartela eta Arabako finala finkatua

Aupakaxou!

Dagoeneko finkatu da martxoaren 24an Putzuzuloa Gaztetxian Ganbara Berotzen eta Bapateko Unibertsoak Arraio Irratiaren jardunaldien baitan egingo duten ekimenerako seikotea. Arabako finala ere finkatu da dagoeneko. Eskolartekoari dagokionian, Aner Peritz eta Aimar Sorazu izangoitugu gurian.

Astelehenian 20tatik aurrea 99.3 FM!