Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2019

Asia hegoaldearen nondik norakoak

Indarrez, ilusioz eta irribarre eder batez euren bizitza inguratzen duen bikote bat izango dugu gaurkoan Ithaka Ukatuz saioan, Miren Utrilla eta Peio Ruiz hain zuzen ere.

Asia hegoaldeko India, Sri Lanka eta Indonesia bisitatzeko aukera izan zuten hurrenez hurren 3 hilabetetan zehar, beraz gaurkoan ere inbiriaz josi eta hortzak luze eta zorrotz jartzeko prest izan entzule kuttunak!

Beste behin ere 21:30tatik aurrera zatoz bidaiatzera!

Euskalduna taldeko mutilen autogonbidapena biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan ere, Euskalduna taldeko mutilen autogonbidapenarekin beteko dugu gela arroxa. Oraingo honetan ere Aitor eta Iñigo etorriko zaizkigu beraien denboraldi gora-beheratsuaz gain plaieroen 75. urteurren honen errepaso bat egitera. Ohitura duten bezala ez dute aho bizarrik, beraz gai ezberdinen inguruan beraien iritzia emango digute, beraz adi egon!

Denborarik baldin badugu herriko taldeen hileroko errepasoa egiten saiatuko gara, baina hori, biharko protagonisten menpe egongo da. Beraz, badakizu, ez hutsik egin eta sintonizatu bihar, asteazkena 20.00tatik aurrera Arraio irratia, FMko 99.3an, agian zutaz ariko baikara!!

Ganbara Berotzen ekimenaren lehen saioa eta Nafarroako finalaren analisia

Ieupalee!

Igandian izan zan Ganbara Berotzen ekimenan lehen saioa eta larunbatian ospatu zan Nafarroako Bertsolari Txapelketa finala aztergai aste hontan. Iban Landan puntu erantzuna eta Hodei Iruretagoienan VI. Mauri-Apoloko garaipena ere hizpide.

IMG-20190324-WA0014.jpg bistaratzen

Ohi bezela, 20tatik aurrea 99.3FMn!!