Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2019

“LOU. DANTZAN JO TA KE, OINAK LEHERTU NAHIAN” DOKUMENTALAZ ARRAIO IRRATITIK

Lou Olangua euskal rockaren emakumezko aurrenetako ahotsa izan zen 80ko urteetan. Humedecidos, OK Korral eta Las Lagartas taldeetako abeslaria. Lou Olanguaren bueltako dokumentala ekoitzi dute, eta egileak izan dira Arraio irratian proiektu honen berri emateko.

Maskilu Zeberioko kontserba kolektiboak eta transgenikoak gaurkoan

Gaurko ttirriki ttarraka irratsaioan kolaborazioen atalean Aitziberren tartea izango dugu.  Nekazaritza industrializatua eta transgenikoen erabilpena izango dugu hizpide. Bestetik elkarrizketa nagusian Zeberioko Jon izango dugu Maskilu kontserbera kolektiboaren berri emanez. Hain zuzen Arratia-nerbioko nekazari eta ekoizleei aukera bikaina eskaini diete ekimen honen bitartez euren barazki, fruitu eta perretxikoekin kontserbak egiteko, modu herrikoi batean. Hona beraz gaurko gai nagusiak, arratsaldeko 19:30 20:30 artean. On egin!

 

Irla berezia sukaldari baten begietatik

Aste honetan Mikel Badiolaren bisita jasoko dugu gela arroxean. Urte asko eman ditu atzerrian gure sukaldari finak, eta gabon inguruan etxerako bidea hartu zuen, nahiz eta denbora askorako izango ez den. Berriz ere gure herri maitea utzi aurretik, kanpoan izandako bizimodua kontatzera hurbilduko zaigu.

Ziur bere bizitzeko gogoa eta kemena irratiko uhinen bidez zuengana iritsiko dela, beraz ez galdu gaurko irratsaioa FMko 99.3an 21:30etatik aurrera.

6 nazioen inguruko saioa bihar Izerditan blaien

Kaixo entzule maite!

Biharko egunean, urteroko usadioari jarraituz Paul Altuna rubgy aditua etorriko zaigu gela arroxera. Betiko moduan, 6 nazioak eta Zarauzko errugbiaren inguruko analisia egingo dugu berarekin. Jada bi jardunaldi jokatu dira 6 nazioen txapelketan eta badirudi aurten ere Ingalaterra izango dela hautagai nagusia.

Honetaz gain, playeroetako kiniela egiteko ere baliatuko dugu biharko saioa. Igandean beste jardunaldi bat izango da Zarauzko hondartzan eta bertan gertatuko dena asmatzen ahaleginduko gara. Beti bezala, hau dena, bihar, 20.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!