Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2019

Abizenik gabeko herrialdean galduta

Garai batean Birmania izandako Myanmarrek asko du bidaiariari eskaintzeko eta gaurko asteazken euritsu honetan Oier Ostolaza datorkigu azken gabon hauetan Asiako txoko eder honetan izandako esperientziak gurekin elkarbanatzera.

Gure egunerokotasunetik oso urrun dagoen  errealitate bat ezagutu nahi baduzue, Fmko 99.3an indar handiz izango gaituzue 21:30tatik aurrera!

Herriko taldeen errepasoa biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Aste honetako saioan ez dugu elkarrizketaturik izango. Oraingoan, hilean behin egiten dugun bezala, herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu. Honela, urte berri nola hasi duten aztertuko dugu eta beraien helburuen bidean aurrera pausurik egin duten edo ez zuenganatuko dizuegu.

Honetaz gain playeroen azken jardunaldia ere errepasatuko dugu. Negu gorriko eguraldiarekin aritu zien igande goizez Zarauzko hondartzen eta bertako partiden berri emango dizuegu. Hau dena, beti bezala Arraio Irratian izango duzu entzungai, bihar 20.00tatik aurrera, FMko 99.3an!!

2 nahikua ez ta…

Iepakaxouuu!

Atzokuan gurian azken astetan aipatzen ibili gean hirugarren irratsaiokidian estreineko saiua izan gendun. Laneako gogoz etorri zan eta bere Gradu Amaierako Lana abiapuntutzat hartuta osatu genun irratsaiua. Bestetik, Ander Aginaga “Kirikin” erantzuna ere izangenun: zenei jarri ote ziyon puntua?

 

Bapateko Unibertsoa

 

 

 

 

 

 

 

Astelehenero 20:00tatik aurrea, Bapateko Unibertsoa 99.3 FM!

 

 

 

 

 

Urtarrilaren 26ko kontzertuari errepasoa ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, urtarrilaren 26an antolatu dugun kontzertuari egingo diogu errepasoa. 21:30etatik aurrera bertan parthartuko duten 5 taldeen kantuak entzun ahalko ditugu. Ohiko agenda ere gurean izango da.

Irratsaioa podcstean duzue. Playlista berriz HEMEN.