Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2018

ETAren amaiera

Kaixo lagunok,

Bi asteko etenaren ondoren, irratsaio berezi batekin itzuli gara, aste berezi batean. 60 urteko bideari amaiera eman dio Euskadi Ta Askatasuna erakundeak, eta modu batera edo bestera harekin lotura izan duten lau zarauztar ekarri ditugu gure mikrofonoetara: Antton, Joseba, Pili eta Diego. Aste honetan sentitu eta bizitakoak kontatu dizkigute.

ETAk bukatu du bere bidea, baina Arraio Irratiak ez, noski! 12. urteurreneko ekitaldiekin jarraituko dugu. Eta gogoratu: igandero, 21:00etatik aurrera, Ahuntzaren Gauerdiko Eztula! FM 99.3!

Playerotako finalak, Pagoetako mendi lasterketa eta “Zarauzko Bi Harri” frogak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan makina bat kontu ditugu zuentzako. Batetik, playeroen finaleko kronika luze zabala eskainiko dizuegu. Igandean erreportari lanetan aritu ginen eta protagonisten iritziak bildu genituen partidua amaitu bezain laster, baita iluntzean ere…
Igandean Pagoetako mendi lasterketa ere izan zen eta bertako emaitzen berri emango dizuegu. Azkenik, langileen egunean jokatu zen Zarauzko Bi Harri harri-jasotze frogaz arituko gara.

Gogoratu hau guztia bihar 18.00tatik aurrera izango duzula, Arraio Irratian FMko 99.3an!!

Salbatore Mitxelenako haurrak esatari lanetan!

Arraio Irratia librea izanik, edonork egin dezake bere ekarpena uhinetan barna. Hori horrela, ostiral honetan 10tatik aurrera, Salbatore Mitxelenako LH 2.mailako haurrak izango ditugu gurean. Euren txiste, kantu, ahokorapilo eta abar batekin alaituko digute ostiral goiza 99.3 FM-n. Datozen urteetako Arraiokideren bat izango ote dugu bertan?

irratsaioa bilaketarekin bat datozen irudiak    salbatore mitxelena bilaketarekin bat datozen irudiak  irratsaioa bilaketarekin bat datozen irudiak

EZ GALDU 10:00tik AURRERA ARRAIO IRRATIAN!!

 

 

Zinema Itsuan badugu zer ospatu!

Maiatza iritsi da dagoeneko, eta hilabete berezia da hau Arraio irratiarentzat.  Aurtengoan 12 urte betetzen ditugu uhin libreetan. Arraioren urteurrena hizpide, ospakizunetan oinarritu gara Zinema Itsua berri honetan.

Film ezberdinak ekarriko ditugu gela arroxara, baina guztiek dute zerbait amankomunean; ospakizunen bat. Hauen inguruan hitz egingo dugu soinu banden konpainiaz beti bezala.

Ez galdu, ostegunean, 21:00etatik aurrera, FMko 99.3an

ZORIONAK ARRAIO IRRATIA ETA ARRAIOKIDE GUZTIEI!

ESAN DOZENKI!