Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2018

Arabako eskolarteko txapelketako bertsoaldiak aste honetan!

Aupakaxo bertsozale!

Aste honetan Arabako eskolarteko txapelketako eta Altzako saioak izango ditugu entzungai. Puntu-eraztunetan Joritz Bastarrika “Prometeo”-ren erantzuna, nori jarri ote dio puntu berria? Gainera, Big Bang-en plazatik gaztetxerako eta bizkaiko txapelketako emaitzak izango ditugu hainbat berriren tartean eta Teleskopiotik sekzioan 3 urte egingo dugu atzera. Hau dena eta gehiago, asteazkeanean 20:00etatik aurrera arraion, EZ GALDU!!

Euzkadi S.A-ri begira

Kaixo lagunok!

Arraio Irratiaren urteurrenarekin jarraitzen dugu, eta maiatzaren 24an izango den hitzaldi batetik tira osatu dugu gaurko saioa, Ahoztar Zelaieta kolaboratzailearekin. Euzkadi S.A, gen corrupto del PNV liburuaz, De Miguel auzian egindako lanaz eta turismoaz aritu gara, besteak beste. Nola ez, efemerideen atala ere ezin falta.

Gogoratu, igandero 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

 

Herriko taldeen errepasoa eta diziplinaz aldatu zuten kirolariak

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu aspaldiko partez. Garai honetan talde asko denboraldia bukatzen ari dira eta zertan diren aztertuko ditugu.

Honetaz gain, aspaldian jorratu ez dugun gai horietako bat landuko dugu. Oraingoan diziplinaz aldatu duten kirolari batzuk gerturatuko ditugu. Horietako batzuk ezagunak egingo zaizkizue eta beste batzuk ez.Gehiago jakin nahi izan ezkero sintonizatu bihar 18.00tan Arraio Irratian FMko 99.3an!!

Gaurko Anabasan Literaturia!

Gaurko Anabasan Literaturia izan dugu mintzagai. Ana Galarraga antolatzaile taldeko kideak hainbat xehetasun  eman dizkigu; hala nola, zein emanaldi izango diren, non egingo diren eta nortzuk parte hartuko duten. ‘Aingura’ da aurtengo leloa, haren inguruko kontuak ere ekarri dizkigu gela arroxara.

Horrez gain, agendaren errepasoa (ejem, ejem…) egin dugu.

 

 

Hemen aurtengo spota!

Azken asteetako saioetako bertsoaldiak aste honetan

Aupakaxo bertsozale!

Aste honetan azken asteetako saio desberdinetako bertsoaldiak entzungai. Puntu-eraztunetan Maialen Unanueren erantzuna, nori jarri ote dio puntu berria? Gainera, Big Bang-en Aitor Urbietaren bertso ikaragarriak hainbat berriren tartean eta Teleskopiotik sekzioan 3 urte egingo dugu atzera. Hau dena eta gehiago, asteazkeanean 20:00etatik aurrera arraion, EZ GALDU!!

Plazatik Gaztetxerako finalistak erabakita