Kaixo entzule maite!

Udako oporraldi luzearen ostean berriz ere uhinetan gara beste denboraldi batez herriko kirol kontuen berri emateko asmoz. Izerditan blai saioa, aurten ere iaz bezala ostiraletan 18.00tan egingo dugu Putzuzulon dagoen Arraio Irratiko gela arroxetik. Berrikuntza bezala jakin Asier Arangurenen baja dugula atzerrira joan delako, eta abendutik aurrera Aitor Marramendiren itzulera espero dugula, agin lehenago ere saioren batera agertzeko asmotan izan da. Hau kontuan izanda, ostiralero Patxi Magic, Gerard Brigde eta Juanan izango gara Naxariren tartekako presentziarekin.

Aste honetako saioari dagokionez plaieroen inguruko saio bat prestatu dugu. Alde batetik Jon Erzilla izango da gurean Playeruak 2.0 aplikazioaren berri emateko. Ez dakienarentzat jakin dezala app honen bidez plaieroetako informazio bikaina jaso dezakezuela zuen mugikorrean. Orain 3 urte garatutako proiektu honek geldiune bat izan zuen iaz eta aurtengo berrikuntzak zeintzuk diren azalduko dizkigu. Bestetik Amaia eta Nere izango dira gurean emakumezkoen plaieroak bizi duen egoeraren berri emateko. Denboraldi hasiera honetan talde batzuk desagertu direnez arazoak dituzte liga osatzeko. Oraingoz 3 talde osatu dira eta laugarrena zalantzan dago, jakin inor interesaturik balego plaieroetan jolasteko honako helbidera idatzi besterik ez duela: neskanplaieruak@gmail.com

Ahaztu gabe, gure gonbidatuekin ere gizonezkoan lehendabiziko jardunaldiko kiniela ere egingo dugu, zuek ere animatu horretara!!

« »