Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: ekaina 2017

Denboraldiko azken Kaiolatik saioa!!!

Iepa kaixow kaiolazale maiteok!!! Transpelaio usaina dago herrian, eta honenbestez baita uda hasierarena ere!!! Kaiolatik saioak ere badu oporrak hartzeko gogoa, beraz, ostiral hontako saioa izanen da 11. denboraldiko azkena. Aurtengo denboraldiko harribitxien aukeraketa egingo du elektropeñak, udako oporrei behar den bezala ekiteko, dantzan!!! UP THE KAIOLS BETI!!!!

Kirol egokituaren inguruan Jurgi Olasagatirekin

Kaixo entzule maite!!

Denboraldiko azken saio honetan Jurgi Olasagasti Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioko teknikari usurbildarra izango da gurean. Grabaturik dugun elkarrizketa honetan kirol egokituaren inguruan gehiago ezagutzeko aukera eman zigun. Gai interasgarri hau maiz komunikabidetan askorik agertzen ez den arren gero eta oihartzun zabalagoa hartzen ari da azken urteotan, oraindik egiteko asko dagoen arren. Honez gain herriko beste kirol albiste batzuk ere aipatuko ditugu labur bada ere.

Beraz badakizu, ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio Irratia FMko 99.3an 18.00tatik aurrera!!!