Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2016

Gertrudisen bixita biharko Kaiolatik saioan!!

Iepa kaixoww!!! Biharko saioan 3 urte luzez bixitarik egin ez digun Gertrudis jauna etorriko da gela arroxera. Azken urte hauetan mundu osotik ibiltari dabilen zarauztarrak, bilakaera musikal eta artistiko nabarmena izan du azken urteotan. House eta techno melodikorantz pausua emanik, Lane 8 edota Janeret bezalako ekoizleen doinuak ekarriko dizkigu biharkoan!!!! Bittor Aiapek esango lukeen bezala, ADI EGON!!!!!! UP THE KAIOLS!!!!!!!!!!!

15540470_1160679913986496_1581444876_o

“Igelak” eta “Errementari” filmak gaurko Zinema Itsuan

Gaur gauen Euskal zinema izango dugu izpide.

Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten  “Igelak” eta dagoeneko zinema aretoetan ikusgai dago Patxo Telleriaren azken filma. Zuzendariaren azken lanaren inguruan hitz egingo dugu, bere ibilbide profesionala ezagutzearekin batera. Eta bestetik,  Patxi Errementariaren ipuinean oinarrituta errodatzen hasiko diren “Errementari” filmaren berri izango dugu. Azken honen inguruan Maite Bastos aktorearekin hitz egingo dugu, filmean duen paperaren inguruan.

Gaurkoan ohikoa baino beranduxeago hasiko gara, gaueko 22:00etatik aurrera FMko 99,3an.

Ez galdu!

errementari

https://www.youtube.com/watch?v=5GH5jHQY2xs

 

 

 

Putzuzuloko Kopla txapelketa Arraio Irratiaren bitartez entzun ahalko da

Hamar urte igaro dira Zarauzko Kopla Txapelketa estreinekoz egin zenetik, eta harrezkero, ezinbesteko hitzordua bihurtu da bertsozaleen artean. Aurtengo ekitaldia ere prest dute antolatzaileek: abenduaren 16an jokatuko da txapelketa, Putzuzulo gaztetxean, 22:00etan hasita.

koplak

Hamar bertsolarik hartuko dute parte:
Igor Elortza (2015ko Zintzarriaren irabazlea)
Sustrai Colina
Asier Azpiroz
Iratxe Ibarra
Ortzi Murua
Eneritz Artetxe
Unai Agirre
Andoni Egaña
Nerea Ibarzabal
Markel Eizagirre

Gai jartzaile lanetan, iaz bezala, Martin eta Xabier Etxeberria anaiak ariko dira. Gogoratu, aurten ere, Arraio Irratiak zuzenean emitituko duela txapelketa, FM bidez eta baita internetez ere. Eta bide batez, aurreko urtekoa osorik ikusi nahi baduzue…

Kaos y Lentejas jaialdiaz ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa, Usurbilgo Gaztetxean ospatuko den Kaos y Lentejas jaialdiari eskeiniko diogu. Horretarako, bertako antolatzaile bat edukiko dugu gurean, Jon Gorotz alegia. Berari elkarrizketa egiteaz gain, bertan joko duten taldeen abestiak jarriko ditugu, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera, FMko 99.3an.

kaos_y_lentejas_abenduak13

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista HEMEN.

Kartzelak, errauskailua eta koplak

Kaixo lagunok!

Saio bete-betearekin gatoz gaurkoan ere. Hasteko, Putzuzulo amets fabrikan antolatutako egitarau baten berri jasoko dugu. Espetxeen aurkako zikloa antolatu dute abenduaren 13tik 20ra, hainbat hitzaldi eta emanaldirekin. Putzuzulon izan ohi den beste ekitaldi bati buruz ere arituko gara segidan antolatzaileekin, hamargarren urteurrena baitu aurten Kopla Txapelketa sonatuak. Bukatzeko, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko kide batekin hitz egingo dugu, proiektuaren inguruko azken berriak jasotzeko.

Eta aspaldiko partez Malintxeren tartea espero dugu aste honetan! Ea! Hau dena, betiko lez, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

zikloa-1024x724