Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2016

Keshala zuzenean Arraio Irratiaren urteurrenean

Hilabete batzuk pasa dira Arraio Irratiaren 10. urteurrena ospatu genuela baina disko gogorrean izandako arazo batzuk medio, ezin izan ditugu fitxategi batzuk eskurartu gaur arte. Horregatik, eta nahiz eta 6 hilabete pasa, Keshala Larrabetzuko laukoteak Putzuzulon eman zuen kontzertuaren bideoa igo dugu gaur sarera. Gozatuko duzuelakoan…

Gure gainetik izarrak bakarrik!

Gabon ahuntzaleok!

Gazte mugimenduei begira jarriko gara gaurko saioan, Gazteraiki dinamikari begira, zehazki. Arloz arlo sistema kapitalista eta heteropatriarkalari alternatibak eraikitzeko prozesuan, urrats garrantzitsua egin zuten mila gazte inguruk joan den asteburuan, Barañainen (Nafarroa). Han eta hemen lantzen ari diren proiektuei buruz aritu ziren Gazteraiki topaketetan, eta han ondutakoaren uzta ekarriko digu gaur zarauztar gazte batek gela arroxeraino.

Astearen errepasoa eta beste hainbat kontu ere izango ditugu, beti bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

gazteraiki

Putzuzuloko X. Kopla Txapelketa entzungai

Atzo Putzuzulo Gaztetxean izan zen X. Kopla Txapelketa entzungai duzue iada. Gau osoan zehar FM eta internet bidez emititzen jardun ostean, entzungai duzue osorik txapelketa. Laster ikus-entzunezkoa ere egina egotea espero dugu.(Testu eta irudiak Zarauzko Hitzatik hartuak).

Xabier eta Martin Etxeberria anaiek gidatu zuten txapelketa, baina iazko sevillana jantziak alboratuta, goardia zibilez mozorrotuta igo ziren oholtzara. Hamar “susmagarri” zituztela azaldu zieten gaztetxera hurbildu zen jende anadanari. Alegia, txapelketan lehiatu ziren hamar bertsolariak: Igor Elortza, Sustrai Colina, Asier Azpiroz, Iratxe Ibarra, Ortzi Murua, Eneritz Artetxe, Unai Agirre, Malen Amenabar, eta Markel Eizagirre eta Andoni Egaña zarauztarrak.

IMG_1012

Ohi bezala, Putzuzulo goraino bete zen, bertso nahiz jai giro aparta sortuz. Oihuak, txaloak eta animoak ez ziren falta izan, baita kopla zirikatzaileak eta txantxatiak ere. Zuzeneko musikarien laguntzarekin batzuetan, eta ikuslearen koruekin besteetan, bertsolariak fin aritu ziren ekitaldian; betiere, 3 minutuko denbora mugaren barruan., lan bakoitzean.

Hasieran guztiek egin zuten kantuan, eta ikusleak sei bertsolari hautatu zituen boto bidez bigarren faserako. Colina, Elortza, Agirre, Artetxe, Eizagirre eta Egaña sailkatu ziren, eta hortik, beste behin ere publikoak hala erabakita, Egañak eta Artetxek izan zuten buruz burukoa jokatzeko aukera. Kartzelako gairako Txoria nintzela abestia jarri zieten, bide batez Manolo Urbietari omenaldia eginez.

IMG_0826

Azkenean, zarauztarrari egokitu zioten garailearen zintzarria, eta agurreko bertsoan argi utzi nahi izan zuen nori eskaini nahi zion garaikurra: “Gaurko zintzarria da Manolorena”.

Kiroldegiko langileak biharko saioan

Iepa kaixo entzule maite!

Biharko saioan Zarauzko Kiroldegiko langileak izango ditugu gela arroxean bizi duten lan gatazkaren berri emateko. Badira hilabete batzuk hitzarmen kolektiboarekin arazoak dituztela eta horren berri emango digute.

Honetaz gain playerotako 8. jardunaldiaren kiniela egingo dugu, igande eguerdian jokatuko baita. Azkenik Pako Urkiari gure omenaldi xumea egin nahi diogu Zarauzko Kirol Elkartearen alde eta nola ez playeroen alde egindako lan izugarriagatik. Berari eginiko elkarrizketa bateko zati batzuk entzuteko aukera izango duzue beti bezala bihar, ostirala 18.00tatik aurrera!!

IMG_0087_content

indizea