Press "Enter" to skip to content

Saskibaloiko eta eskubaloiko mutilak gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Gaurko saioan protagonista asko izango ditugu gela arroxean. Lehendabizi saskibaloiko mutilei egingo diegu elkarrizketa, Gurru, Unai eta Okarizi hain zuzen. Joan den igandean pronostiko guztien aurka EBAn jarraitzeko behar zuten garaipena lortu zuten Iñaki Jimenezen mutilek Kantabrian. Aste honetan ere sufritzea tokatu zaie Leihoak Zarautzeko gazteei, azken segundoan Ion Aldalurren hiruko bati esker lortu baitzuten garaipena. Martxo bukaeran sailkapeneko azkenak zirela jakinda zaila da talde honek maila mantendu duela sinestea.

Honez gain eskubaloiko bi ordezkari ere izango dira gurean. Hauek ere garaipen garrantzitsua lortu zuten jaitsiera saihesteko aurkari zuzena zen La Rocaren aurka. Partida honek ere ez zuen emozio faltarik izan, jada denbora agortua zegoenean Xabat Olaizolak lortu zuen bi puntuak ematen zizkion gola, gol ikusgarria benetan. Gauzak honela, beste urtebetez Zarautzen Ohorezko B mailako taldeak ikusiko ditugu jokatzen.

Beti bezala hau dena 20.00tatik aurrea izango duzue entzungai Arraio Irratian, 99.3an!!!

CHICOS_FINAL

bin_20905357_con_11099304_16940_1

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude