Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2016

Iñaki Gil De San Vicenteren itzaldia entzungai

Iñaki Gil De San Vicentek atzo Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean OTANi buruz eman zuen hitzaldia entzungai duzue iada. Askapenak Martxoko ostegunetan antolatu duen bigarren hitzaldia izan zen honakoa. Gogoratu datorren astekoa ere grabatzeko intentzioa dugula Arraio Irratitik

IMG-20160222-WA0002

Zarauzko bi feministei elkarrizketa Atalkan

Herriko bi feminista izan ditugu gaur gurean: Lo eta Marije.

Belunaldi desberdinetako emakumeak direnez, bakoitza,

feminismora nola gerturatu ziren azaldu digute.

indizea

Transgeneroaz ere aritu dira.

Horrez gain, egungo egoera eta etorkizuneko erronkak izan dituzte hizpide.

 

CAPE Argentinarra Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Aste honetan bixita internazionala dugu gela arroxean, izan ere, Argentinatik Euskal Herrira bixitan etorri den Fernando Cappelletti ezagutuko dugu. Rosariotar honek 90. hamarkadaren erdikaldean ezagutu zituen Chicago-ko housea eta Detroit-eko Technoa, eta barruraiño sartu zitzaizkion. 2000. urtean Ricardo Villalobos maixuaren doinuak ezagutu zituen, eta bere esanetan, hark zabaldu zion irudimena soinu ezberdinetara. Influentzia asko izan ditu bere ibilbidean. Internazionalki Robert Hood, Basic Channel edota Mathew Jonson ditu eredu, eta Argentinan bertan Franco Cinelli edota Jorge Savoretti. Azken honen Savor Music zigiluan EP batzuk argitaratu ditu gainera. Ostiralean Bergarako Tartufon arituko da diskak jartzen, eta guk ordu batzuk lehenago gure kaiolan hartuko dugu, bera eta bere doinuez gozatzeko. Ez galdu lagunok!!! 20tan hasi eta 21rak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!!

IMG_9498+

Herriko taldeen emaitzak eta playeroen errepasoa

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu aspaldiko partez. Futboleko, errugbyko, saskibaloiko eta eskubaloiko gure ordezkarien azken gora beheren berri emango dizuegu.

Honez gain liga erregularreko azken jardunaldia izango dugu zarauzko hondartzan eguerdiko 12.30tan. Hemen argituko da liga edo kopan arituko diren taldeen zerrenda.

Ez hutsik egin eta sintonizatu asteazken honetan ere Arraio Irratia 20.00tatik aurrera FMko 99.3an!