Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Aste honetan bixita internazionala dugu gela arroxean, izan ere, Argentinatik Euskal Herrira bixitan etorri den Fernando Cappelletti ezagutuko dugu. Rosariotar honek 90. hamarkadaren erdikaldean ezagutu zituen Chicago-ko housea eta Detroit-eko Technoa, eta barruraiño sartu zitzaizkion. 2000. urtean Ricardo Villalobos maixuaren doinuak ezagutu zituen, eta bere esanetan, hark zabaldu zion irudimena soinu ezberdinetara. Influentzia asko izan ditu bere ibilbidean. Internazionalki Robert Hood, Basic Channel edota Mathew Jonson ditu eredu, eta Argentinan bertan Franco Cinelli edota Jorge Savoretti. Azken honen Savor Music zigiluan EP batzuk argitaratu ditu gainera. Ostiralean Bergarako Tartufon arituko da diskak jartzen, eta guk ordu batzuk lehenago gure kaiolan hartuko dugu, bera eta bere doinuez gozatzeko. Ez galdu lagunok!!! 20tan hasi eta 21rak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!!

IMG_9498+

« »