Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2016

Aztnugal eta Correscales

Kaixo lagunok!

Aste honetan ere elkarrizketa interesgarriekin gatoz. Batetik, 04/2014 sumarioan epaitzear diren bost nafarretako batekin izango gara, Gorka Mayorekin. Auzia, eta batez ere, haren oinarrian dagoen tortura salatzeko #Aztnugal kanpainarekin ari dira egunotan, besteak beste hitzaldiak eta musika jaialdia antolatzen tartean.

Bestetik, Correscales ekimena ere ezagutuko dugu, Movistarreko langileen iniziatibaz sortutako prekarietatearen aurkako korrika. Otsailaren 18tik 22ra, eskuz esku egingo dituzte Bilbo eta Bartzelona bitarteko 800 kilometroak.

Badakizue, 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian izango gara! FM 99.3an!CU2qz47WIAAAG8Q

Hamar Dozena-ren bixita Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Gaurko saioan gure kolaboratzaile mitikoenetakoa bueltatuko zaigu, HAMAR DOZENA jauna alegia. Elektronikaren maitale sutsua den Zarauztar honek, aspaldian ez digu bixitarik egin, eta opari ederrarekin omen dator!!! Hiru artista nagusi izango dira saioaren ardatz, Cora Novoa, Helena Hauff eta Kraftwerk alajaina!!! Itxura zitala benetan!!! Ez galdu lagunok, 20tan puntuan Arraio Irratian!! UP THE KAIOLS!!!

helenahauff

Atalkan goxo-goxo!!!

Atalkaren saio berri bat izango dugu gaur 21:00etatik aurrera eta ohi baino “goxoago” egongo gara gainera. Izan ere, Goixi etorriko zaigu bixitan eta, igande honetan Balendin Santuaren inguruan egin ohi diren ospakizunez gain, GOXO-GOXO sex-shopean aurki dezakegun eskaintzaren berri emango digu.

Ez galdu gaurko Atalka goxo-goxo eta bero-beroa!!!

Zale sutsuen inguruko saioa Enekoren eskutik

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan beti bezala hondartzako futbolak utzitako emaitzak errepasatuko ditugu. Ohikoa den bezala 10. jardunaldi honek ere sorpresa batzuk utzi baidizkigu. Gainera Enekoren laguntza izango dugu errepaso honetan.

Ondoren kiroleko jarraitze sutsu, hintxa eta ultren inguruan jardungo gara. Indar gorriko kide batzuen atxiloketa izan genuen pasa den astean eta mugimendu hauen inguruan zer dagoen hobeto ezagutzeko baliatu nahi dugu saio hau. Bide honetan laguntzeko Enekok izango dugu gurean. Zale sutsuen historia nondik datorren azalduko digu, garai honetan jasatzen duten jazarpena, “ezker” eta “eskuineko” taldeen arteko borrokak eta anaikedetzak…. Gai benetan mardula eta interesgarria zinez.

Hau guztia entzun eta zure galdera, burutazioa edo iritzia eman nahi baduzu ez hutsik egin asteazkenean 20.00tan eta sintonizatu Arraio Irratia FMko 99.3an!

Real Madrid supporters celebrate the Spanish League title at the Santiago Bernabeu stadium in Madrid, Sunday, May 18, 2008. (AP Photo/Bernat Armangue)