Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2016

BORROKA OROITUZ

Igande hontan, Otsailak 28an, Borrokaren oroimenean murgilduko gara.

Hasteko, Martxoak 3 elkarteko kidea den Lander Gartzia izango dugu tfnoaren beste aldean.

Ostean, Herri ekintza elkarteko kidea den Urkirekin solastuko gara. Hauek, 1976ko Martxoaren 3ko esentzia ideologikoa, gaurko errealitatera ekarri nahi dute. Borroka baten oroimenari, ezin baitzaio atzera begiratuta soilik eutsi.

Eta bukatzeko, Pasaiako sarraskia izango dugu hizpide, zoritxarrez. 32 urte eta gero epaileak auzia artxibatzea erabaki baitu berriro ere.

Ez omen dago aski frogarik.

Hontaz aritzeko, Santi Gonzalez abokatuarekin izango gara zuzen zuzenean.

Hau dena, igandean 21’etatik aurrera… Estatuari gerra! Beti!

martxoak3

Reverse-ko lagunak Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo Kaiolazaleok!!! Aste honetan Zumaian ospatzen den Reverse festa elektronikoko kideak izango ditugu gela arroxean. Jaio berri den festa honek, bihar izango du bigarren ekitaldia, Torreberri Gaztetxean, eta Josu Alcantara, Ibailo eta Elektropeña izango gara musika jarriko dutenak. 12729071_974924102601652_1745436884427726857_nGaurko saioan jaialdi honen atzean dauden Igor Goikoetxea, Asier Garcia eta Josu bera etorriko dira irratira, biharko festa aurkeztu eta gurekin solastera!!! Ez galdu lagunok, 20tan hasita Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

12208704_1656160487959742_5927524519657809661_n

 

INGOBERNABLES

Azken igandeko Ahuntzen irratsaioa, berriro ere, ezin hobea.

“Correscales” tarragona bidean zela, antolatzailetariko batekin izan ginen zuzen zuzenean

Eta bukatzeko, Gonzalorekin izan ginen. “Ingobernables” dokumentalaren egilearekin hain zuzen ere.

Gaur egun mugimendu anarkistak Bartzelonan bizi duen egoera islatzen duen dokumentala

Entzutekoa ezbairik gabe

On egin

ingobernables

Errugbyaz ariko gara Josu Galarragarekin

Kaixo entzule maiteak!

Biharkosaioan beste hainbatetan bezala Josu Galarragak egingo digu bisita. Zarauzko Rugby Taldeko kapitainarekin orain arte egindako lana errepasatuko dugu.18 partiduren ostean porrot bakarra jasanda lider daude ohorezko b mailan. Lehengo urteko baino estuagoa izaten ari den denboraldi honen balantzea egingo digu Josuk eta igoera fasearen inguruan ere arituko gara. Honez gain 6 nazioen txapelketaz ere jardungo gara Gerard Bridge adituak gidatuta.

Honez gain hondartzeko futbola ez dugu ahaztuko. Pasa den igandeko emaitzak errepasatzeaz gain igande honetako jardunaldiko kiniela egin behar baitugu. Hau dena beti bezala 20.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

descarga