Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2016

Xabier Txurruka, Zarauzko alkatea, Arraio irratiko gela arroxean

2015ean burutu ziren udal hauteskundeak irabazi ostean, gonbitea luzatu eta “sala arroxa” ezagutzeko prestutasun osoa adierazi zuen EAJ-ko kidea den Xabier Txurruka alkateak.

Eta azkenean, igande honetan, Urtarrilak 24, Zarauzko alkatea izanen dugu Arraio irratian.

Noski, Ahuntzaren gauerdiko eztula irratsaioko kideak,  gure estilo eta ohiturari jarraituz, 20’30etan askari eleante bat egiteko geratu eta irratsaioaren prestaketaz buruz hitzegin beharrean, Palilloren bezpera gaueko abenturak izango ditugu hizpide.

Eta hortik 21’tan gela arroxara, bertsolarien modura… En fin.

Alegia, zuen galderak, eritziak, laudorioak, isekak (ahuntzentzat soilik)… ezinbestekoak izango dira beste behin ere.

Badakizue, Facebook, twitter, email (info@arraio.eus), edota 943868183 tfno zbkiaren bitartez duzue aukera.

Ale baaaa… Adiorik eeeeez

txurru2

 

Sintetizatzaile modularren inguruko Kaiolatik saioa Amsia jaunarekin!!!

Iepa kaixo lagunok, biharko saioan asko miresten dugun Amsia etorriko da gela arroxera. Eta etortzen den bakoitzean bezala, saio original eta ezberdina eskeiniko digu. Kasu honetan sintetizatzaile modularretaz jardungo gara. Zer diren eta nola erabiltzen diren jakiteaz gain, berauekin musika elektroniko garaikidea egiten duten artistak entzungo ditugu. Richard Devine, Alessandro Cortini, Surgeon, Ralp edota Amsia beraren doinuak alajaina. Bidai ezberdin eta interesgarria!!! Ez galdu lagunok, 20tan hasi eta 21ak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!!!

alessandro2

ATALKA GORKEYA JOAN JETT

Gaurkoan Rock and rollak izan duen emakume potenteenetako batekin gatoz.

Gitarrajole fiña izateaz gain, abesti dantzagarri eta ezagun askoren sortzailea.joan

70 hamarkadako rock eszenan  emakumez soilik osatutako Runaways taldeko partaide

eta oraindik indarrean jarraitzen duen emakumea.

 

Arkaitz Lazkano bihar Izerditan blai saioan

Kaixo entzule maiteok!

Biharko saioan Arkaitz Lazkano mendi bizikletako txirrindularia izango dugu gurekin. Zarauztar gazte hau aspalditik dabil btt deituriko modalitatean murgilduta. Pedalei emateaz gain argazkiak ateratzen ere artista dugu Lazkano. Bere bizikleta ibilbideaz eta argazkilaritzaz berri emango digu biharko saioan.

Honez gain playeroetako kiniela egingo dugu ahaztu gabe. Saioa amaitzeko kirolari handi bat gogoratuko dugu, Sherron Mills. Aste honetan zendu zaigu saskibaloi jokalari aparta, bere kirol ibilbidea gogoratuko dugu gure omenaldi xumea eginaz. Hau dena beti bezala 20.00tatik aurrera izango duzue entzungai FMko 99.3an!

AJb0Uw4L