Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2015

Gipuzkoako Bertso Txapleketa gaurko Atalkan

Gaurko Atalka sorpresaz beterik datorkigu. Gupuzkoako Bertso Txapelketako finalaren atarian gaude. Horrekin amaituko da udaberrian hasi zen txapelketa. Halako ekitaldiak behar bezala ateratzeko bertsolariez gain, epaileak ere behar izaten dira.

Azken horien lana zein den ezagutuko dugu, nola entrenatzen diren, zein diren euren irizpideak … eta bide batez, bertsoaldi batzuk ere entzungo ditugu.

Gaurko gonbidatuak: Amaia Otxotorena eta Elisa Iztueta. Gainea atalkari berriak ezagutzeko aukera ere izango duzue.

Ez galdu, gaur 21:00etatik aurrera, FMko 99.3n

 

untitled

Aurtengo Kopla Txapelketa ere arraion

Putzuzulo Gaztetxeko aurtengo X. Kopla Txapelketa Arraio bidez entzun ahalko da zuzenean, bai FM eta baita internet bidez.

Aurtengoan, Unai Iturriaga, Eli Pagola, Igor Elortza, Eneritz Zabaleta, Joritz Bastarrika, Amaia Elizagoien, Arnaitz Lasarte, Oihana Iguaran, Anjel Larrañaga eta Beñat Gaztelumedi edukiko ditugu oholtza gainean koplak jaurtitzen. Hauetatik lau gainera, aurreko urteetan urrezko zintzarria lorturikoak dira gainera.

Guzti hau, ostiralean eta 22:00etatik aurrera!!!

IMG_20151201_130539

Kros mistoa, halterofilia, pala eta beste kirol batzuk aste honetako saioan

Kaixo entzule maiteok!

Aste honetarako saio berezia prestatuko digu Txemik. Lehendabiziko zatian 37. bikotetako kros mistoak utzitako emaitzak errepasatuko ditugu. Eguraldi bikaina lagun zarauzko kaleak korrikalariz bete ziren igande goizean.

Honen ostean normalean aipatzen ez ditugun kirol eta kirolariei egingo diegu tartetxo bat. Hala nola harri jasotzaileak, halterofiliako saila, Mikel Aierbe palista, golfa, txirrindularitza eta traiatloia Ainhoa Muruaren emaitzekin.

Azkenik playerotako kiniela ere egingo dugu, abenduaren 13an 6. jardunaldia izango baita zarauzko hondartzan. Hau dena badakizu beti bezala 20.00tatik aurrera Arraio Irratian FMko 99.3an!

Maik on fire Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!!! Aste honetan Orioko portutik datorkigu bixita. Mikel Manterolak betidanik maitatu izan ditu doinu elektronikoak, 2013an ordea entzutetik saltseatzera egin zuen salto ekipo txiki bat erosita. Lagun giroan pintxatzen hasi eta beranduxeago Kalakari edota Dwall bezelako lekuetan entzun ahal izan dugu bere Deep House elegantea!!! Ea gaurkoan zer doinu ekartzen dizkigun!!! 20tan hasita Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!!

12063415_1099441200081099_979566945366888023_n