Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2015

On egin Zinema Itsuan!

Azkeneko saioa galdu bazenuten eta ez entzuteak guri bezainbesteko pena eman bazizuen, gaurko betekadarekin alaituko zarete! Gabonen gertutasuna aitzakia hartuta, janari eta otorduen inguruko pelikulez hitz egingo dugu. Ziur gaude, dagoeneko baten bat bururatu zaizuela, eta ez bada hala, hemen duzue sabelean tokia egiten hasteko adibidetxo bat.

VIRIDIANA. BUÑUEL, LUIS. 1961
VIRIDIANA. BUÑUEL, LUIS. 1961

 

On egin dagigula gaur 21:00etan Arraio irratiko Zinema Itsuan!

 

Emaitzen errepasoa, playeroak eta erlijioa

Kaixo entzule maiteak!

Biharko saioan herriko kirol ezberdinetako lehengo taldeen emaitzak emango ditugu, eskubaloiko eta saskibaloiko garaipen garrantzitsuak azpimarratuz. Gainera azken hauek berain mailako errekor berria ezarri dute, 16 hiruko sartuaz.

Honez gain playeroetako emaitzak errepasatuko ditugu, ia igandero bezala hemen ere ezusteko batzuk izan baitira.

Azkenik Patxi Magickek kirola eta erlijioaren arteko loturak ekarriko dizkigu, Mexikoko Maya kulturatik hasita gaur egun arte. Hau dena beti bezala asteazkenean 20.00tatik aurrera Arraio Irratian!!

12309163_10153839128728324_1343375344_n