Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2015

Txiapastik Saharara

Kaixo ahuntzaleok!

Igande honetan bidaia handia egingo dugu Ahuntzaren Gauerdiko Eztularen bidez: Txiapastik Saharara, Torreoitik pasatuta. Cecilia Santiago izango dugu gurekin, Txiapasko emakumeen egoeraz hitz egiteko. “Eztabada feministrako zapatismoaren ekarpena. Bizitza osoa indarkeriaren kontra borrokan” hitzaldia ematekoa du laster Usurbilen, eta tarte bat egingo dio Arraiori.

Gainera, Saharan azkenaldian duten larrialdi egoeraz ere arituko gara, Xabier Euzkitze Saharautz-ko kidearekin, Martxa Berdearen 40. urteurrenean gauden egunotan. Bukatzeko, Torreoia Bizirik  taldeko lagunak izango ditugu gurekin.

Ez ahaztu, igandero, 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!

fd098267674f190640f2f99ba97cf8a8

Hussabier-en bixita biharko Kaiolatik saioan!!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok, biharko Kaiolatik saioan  Hussabier ezagutuko dugu. Itziartik datorren gazte honek duela lau urte eman zituen lehen pausoak nahasketa munduan. Betidanik gustatu izan zaio musika elektronikoa, eta euskal herriko areto ezagunenetako batean lau urte lanean pasatzeak ere bere kultura musikala aberastu egin zuen. Nahiz eta haseran lagun artean bakarrik jarri musika, bere lagun Alexander Loop eta Xuban Xuguak animatu zuten publikoaren aurrean pintxatzeko jauzia ematera. Urte hauetan Txalintxo, Lokotx edota Tartufo bezalako lekuetan ziztatu ditu bere Deep eta Tech house doinuak, ea biharkoan zerrekin harritzen gaituen. Beti bezela, 20tan hasi eta 21ak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

Euskal Harriko Abd-ak deskodetuko ditugu Zinema Itsuan

Gaurko saioan, ‘Euskal Harriaren Abd-ak’ proiektuaren estreinu mundiala izanik, ekimen horretako hizkiak deskodetuko dizkizuegu. Hau da, lan hori zer den eta nola antolatu duten kontatuko dizuegu.
Horretarako, sortzaileetako batekin, Beñat Iturriozekin, hitz egingo dugu. Tartean, za11226938_548842775266758_5311411494115250274_o-723x1024rauztarrak ere aritu dira, ordea, eta batzuen ahotsak eta bizipenak ere ekarriko dizkizuegu.
Ez ahaztu: Gaur, 21:00etan, piztu Arraio irratia.

OHARRA: Arazo-teknikoengatik, egindako saioa ez dago entzungai. Barkatu eragozpenak.

Txaf izan dugu ZarataZarautz saioan

Aste honetako ZarataZarautz saioan, bingoan jolasten pasa dugu gure lagun Txafekin. ordu eta erdi luzez eta bingoko bolatxoen laguntzaz, hainbat talderen abestiak entzun ahal izan ditugu. Inork bingo egitea lortu ez zuenez, beste saio batean jarraituko dugu jolasean.

azaroak_3_bingo_txaf

Bitartean, saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Aitor Frantzesena “Gallo” izerditan blaien

Kaixo entzule maiteok!

Aste honetan gonbidatu berezia izango dugu gela arroxean, Aitor Frantzesna “Gallo” handia. Urteak daramatza itsaso ezberdinetan surfaz gozatzen, gazitik ere probatu duen arren. Orain urte batzuk jasandako istripuak bere ikusmenean eragin larria izan zuen, ia ia itxu geratu zen. Urritasun horri aurre egin eta surfean jarraitu du ingurukoen laguntzari esker. Gauzak honela, udazken honetan Californian surf egokituko txapelketa jokatu du, final laurdenetara iritsiz. Honen inguruan hitz egitera etorriko zaigu asteazken honetan Arraio Irratira.

Hondaratzan jarraituz ezin ahaztuko dugu igande eguerian jokatu zen playeroetako 3. jardunaldia. Bertan izandako emaitzen eta jasotako kinielen errepasoa ere egingo dugu. Beraz badakizu saio bikain hau entzun nahi baduzu, ez hutsik egin eta sintonizatu asteazken honetan Arraio irratia 20.00tatik aurrera!

12046981_1663317473926684_7622274845901070248_n