Podcast: Play in new window | Download
Iepa kaixo entzule maiteak!
Biharko saioan igandean Behobia eta Donostiaren arten izan zen lasterketa errepasatuko dugu. Emaitza nagusiak errepasatzeaz gain, herriko korrikalarien egindakoa ere aipatuko dugu. Atal honekin amaitzeko Txemik galdera batzuk prestatu dizkitu ekitaldi honen inguruan pentsatzeko. Hauexek dira galderak:
1) 20km korrika egitea osasuntsua al da?
2) Behobia-Donostia lasterketak zer du berezia, desberdina?
3) Behobia-Donostia lasterketa zenbateraino da herrikoia?
4) Behobia-Donostia zer da korrikalarien festa bat edo denbora onak lortzeko froga bat?
5) Edonork egin al dezake Behobia-Donostia?
6) Nola prestatzen da Behobia-Donostia lasterketa?
7) Norberak ezagutzen al du norberaren gorputzaren muga? Gorputza mugaraino eramatea ona al da? Zein puntutaraino?
8) Zer nahiago, ondo pasa eta disfrutatu ala denbora ona lortu, baina gorputzari ezin buelta eman (mareatuta, botaka, kamillan…) bukatu?
9) 2013, 2015ko heriotzak, horrek Behobia-Donostiaren izen ona zikintzen al du?
10) Zer iruditzen zaizue batzuk lasterketa amaitatuta eduki eta beste batzuk oraindik hasteko egotea? Hainbeste partehartzaile ona da?
Entzuleok ere parte har dezakezute, feizbuekan edota gure e-postara idatzita: izerditan@arraio.net
Saioko beste puntu interesgarria hondartzako futbol txapelketako 4. jardunaldiko kiniela izango da. Igandean 11.45tan jokatuko diren partiden pronostikoak egingo ditugu asteazkenean 20.00tatik aurrera, ez hutsik egin!!
Be First to Comment