Press "Enter" to skip to content

Aitor Frantzesena “Gallo” izerditan blaien

Kaixo entzule maiteok!

Aste honetan gonbidatu berezia izango dugu gela arroxean, Aitor Frantzesna “Gallo” handia. Urteak daramatza itsaso ezberdinetan surfaz gozatzen, gazitik ere probatu duen arren. Orain urte batzuk jasandako istripuak bere ikusmenean eragin larria izan zuen, ia ia itxu geratu zen. Urritasun horri aurre egin eta surfean jarraitu du ingurukoen laguntzari esker. Gauzak honela, udazken honetan Californian surf egokituko txapelketa jokatu du, final laurdenetara iritsiz. Honen inguruan hitz egitera etorriko zaigu asteazken honetan Arraio Irratira.

Hondaratzan jarraituz ezin ahaztuko dugu igande eguerian jokatu zen playeroetako 3. jardunaldia. Bertan izandako emaitzen eta jasotako kinielen errepasoa ere egingo dugu. Beraz badakizu saio bikain hau entzun nahi baduzu, ez hutsik egin eta sintonizatu asteazken honetan Arraio irratia 20.00tatik aurrera!

12046981_1663317473926684_7622274845901070248_n

2 Comments

  1. chambertuX chambertuX

    Galloren saio hau oso interesgarria iruditu zait komentatu dituzuen gauzak ez bait dira askotan entzuten. Puntualizazio bakar bat egin nahiko nizue. Silla de ruedasen ez direla gauzak ikasten esan duenean, Maneto haundia etorri zait burura. Neretzat behintzat hori ez da egiazkoa. Manetok gauz asko ikasi eta erakutsi bait dizkigu ezaguten dugun guztiei. Ondo izan.

    • izerditan blai izerditan blai

      Iepa chambertuX!Eskerrik asko saioa entzun eta iruzkin hau uzteagatik. Arrazoi duk, Manetok ere ikasi dizkik gauza asko, baita erakutsi ere. Nik uste PatxiMagicek hori esatean zentzumenen ikasketaz ari zela gehiago. Olatuaren tamaina entzumenez asmatzea ez baita errezeza izan behar.

Utzi erantzuna chambertuX(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude