Apa kaxo!

Aurreko astean huts egin ondoren gogo biziz gatozkizue gaurkoan. Jorge Zerrato lagunak ekarriko duen meriendaren laguntzaz saio bikaina prestatu dizuegu. Lehendabizi herriko taldeen emaitzak izango ditugu, eskubaloiari tarte berezia eskainiko diogularik.

Ondorengo minutuak playeroei eskainiko dizkiegu. Igande goizean jokatu zen 3. jardunaldia eta bertan izandako emaitzak zeintzuk diren jakiƱaraziko dizuegu, egindako kiniela ahaztu gabe.

Azkeneko minutuak surfari eskainiko dizkiogu, alde batetik Koroa Hirukoitzeko lehengo froga jokoan dago North Shore Oahuko hondartzan, Hawaien alegia. Bestalde Waimea badiako uretan Eddie Aikauren oemenez egiten den olatu handien txapelketa gonbidapenak banatu dituztenez honi ere tarte bat eskeiniko diogu.

Beraz badakizue, ez hutsik egin gaur 20.00tatik aurrera sintonizatu FMko 99.3ri edota sartu www.arraio.net web orrian.

560816991-Eddie_Aikau

« »