Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urria 2013

Salda Badagoren itzulera entzungai

Salda Badago bueltan da!!

Dakizuen bezela aurreko irrati-urtean baino ordubete lehenago, 21:00etan.

Gaurkoan Zarauzko talde akustiko eta bakarlariei errepasoa eman diegu: Mor More, Occhi di Farfalla, Lou Topet, Arrutiko Intxaurrak, Bassoa, eta abar.

Entzungai duzue hemen, eta podcastean. Abesti-zerrenda aldiz, hemen.

Ondo bizi!!

[vimeo]http://vimeo.com/72154148[/vimeo]

Txirrindulari gazteei elkarrizketa aste honetako Izerditan blai saioan

Iepa kaxo!

Lerroburuak argi dion bezala aste honetako Izerditan blai saioan Aratz Olaizola eta Jokin Aranburu izango ditugu gurekin. Bi gazte hauek Zarauztarra txirrundulari taldeko kideak dira eta urte benetan oparoa izan dute errepidean nahiz pistan. Txirrindularitza amateurra hobeto ezagutzeko aukera izango dugu beraie esker.

Honez gain herriko taldeen emaitzak, Ossegorreko surf txapelketa, playeroen errepasoa…. eta beste kontu batzuk izango ditugu zuentzat, beraz ez galdu asteazkeneko saioa, 20.00tatik aurrera FMko 99.3an!

ZARACiclistas.JPG

Txafen bixita ZarataZarautz irratsaioan

Aurreko astean huts egin ondoren, ZarataZarautz irratsaioa bueltan da. Eta oraingoan ere gonbidatu berezi bat edukiko dugu gurean, Txaf jauna berriro ere gure uhin libreetan izango dugu eta. Eta beti bezala, Lagun Izoztua, Krixpin eta B Jaunaren ahotsez gozatzeko parada ere edukiko duzue, beti bezala, asteartean gaueko 21_30etatik aurrera.

urriak_8

ASKATASUNA!!

Kaixoooo!

Igande hontam, Urriak 6, Aaskatasunaren alde jardungo gara. Presoen askatasunaren alde, hauen eskubideak berma daitezen sortzen diren ekimenen alde,

HERRIRAren alde, hain zuzen ere.

Ba bai, aste hontan izandako sarekada izango dugu hizpide. Abokatuak, atxilotuak, zarauzko herrirako kideak, atxiloketen testigantzak,…

Telefonoa sutan izango dugu biharkoan ere.

herrira

Badakizue ba, 21’tatik aurrera Arraio irratian 99.3an