Labi eta Xaporrak jaso behar duten urtebeteko kartzela zigorragatik eta bihar Zarautzen arratsaldeko 20:00etan egongo den elkartasun manifestazioaren ondorioz, ez dugu ZarataZarautz irratsaioa egingo. Hortaz, datorren astean itzultzea espero dugu. Ongi izan
Hilabetea: apirila 2011
Podcast: Play in new window | Download
Espainiako Auzitegi Nazionalak urte beteko kartzela zigorra eta erakunde publikoetan lan egiteko 6 urteko inhabilitazioa ezarri die Haritz Gartxotenea eta Aritz Labiano zarauztarrei. Epai hau, Apirilaren 27an betearaziko da.
Guzti hau salatzeko, Apirilaren 26an, asteartean eta arratsaldeko 20:00etatik aurrera manifestazio jendetsu bat burutuko da Zarauzko kaleetan.
Beti bezala, informazio gehiago edukiko duzue Eskuz Eskuko blogean. Hala ere, guk kuña bat egin dugu deialdi berezi bat eginez egun honetarako. Entzun nahi baduzue, podcastean duzue:
Iepa kaxo!
Gure ateo izaera praktikan jarriz gaur ez dugu jairik hartuko. Festa kiratsa duen asteazken honetan futbola izango da gure gaurko gai nagusia. Asteburuko emaitzak errepasatuko ditugu betikolez Ondoren asteburuan jokatu diren hondartzako futbol txapelketako kopako garaileak izango ditugu, Zubi Ondo Erretegiko eta Kirkilla Enea jatetxeko kapitainak izango dira gurean.
Honetaz gain abian dugun futbito txapelketari ere errepaso bat emango diogu. Txapelketaren erdira iritsi garen honetan atsedena hartuko dugu partaide guztiok hurrengo pare bat astetan. Honela ditugu sailkapenak: sailkapena
Badakizue asteazken gaua goxatze aldera Arraio Irratia sintonizatu eta gozatu kirol saio fresko honetaz!!
Podcast: Play in new window | Download
Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean Hungariako Dance Or Die eta PFA taldeek eman behar duten kontzertuaren ondorioz, bihar ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo. Hala ere errepikapen bat entzuteko aukera edukiko duzue ohiko orduan. Datorren astean itzuliko gara belarriak zulatzeko gogoz.
Bide batez, aurreko astean Hilkar taldeko Dimitrirekin eginiko irratsaioa entzun dezakezue, podcastean klik eginaz:

