Iepa kaxo!
Gaurkoan beste irratsaio eder bat prestatu dugu. Gure taldeen emaitzak gogoratuko ditugu saioaren lehengo atalean, saskibaloia, futbola, eskubaloia, areto futbola eta errugbia.

Asteburuan izan den playerotako jardunaldia ere ez dugu alde batera utziko, hondartzan jarraituz gure surfiesten berri emango dugu California eta Portugalen lortutako emaitzak aipatuz.

Azkenik hilabete honetarako hautatu dugun herriko kirolaria Iñaki Alustiza dugu, golf munduan aski ezaguna da, gainera orain gutxi Arabako Masterra irabazi du. Badakizue, galdu ezinezko irratsaioa gaur 20.00tatik aurrera Arraio Irratian!
Iñaki Alustiza

« »