Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: ekaina 2009

Humilitate taldeari eginiko irratsaioa entzungai duzue iada

Aupa lagunak:

Atzo eginiko ZarataZarautz irratsaioa entzungai duzue iada. Atzokoan, Humilitateko lagunak izan genituen gurean eta bere ibilbide laburraz hitzegin ziguten. Honez gain, grabazio berriaz eta egin nahi duten Europar biraz ere hitzegin genuen.

Irratsaioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Hala ere, playlista ere HEMEN duzue.

Ahuntzaren Gauerdiko Eztula!

Kaixo irratikide!!

Pasa den igandean ere irratsaio eder bezain interesgarri bat burutu genuen Arraio Irratiko sintonian. Gaueko 21:00etatik 23:00ak arte gai ezberdinak jorratzeko parada paregabea izan genuen.
bf
Hasteko, betiko lez, efemerideak errepasatu genituen, bai Wikipediakoak eta baita Jardinerko jaunak ekarritakoak ere. Jarraian Gurekin Jai Txosna Batzordeak eskeinitako prentsaurrekoa aireratu genuen. Gonbidatua berriz, Bilgune Feministako kidea izan zen, abortuaren inguruan mintzatu ginelarik.

Eta, nola ez, hauteskunde gaua izaki, Info7rekin konexioak egin genituen, eta gu ere analista politiko bilakatu ginen, une batez.

Hau guztia eta gehiago gertatu zen Ahuntzaren Gauerdiko Eztulean, entzun ezazu!!

Itsasoz dekoratutako Arraionea

Irati arreba ekarri genuen Arraio Irratira. Eta Arraioeneako balkoia zabalduta itsasoari begira freskagarri bat edo beste hartzen egin genuen irratsaioa. Izan ere, itsasoa aztertuz egiten du lan Iratik; Mundakako olatu ospetsuaren inguruko azterketan eta berriki itsasoan antxoaren egoera zein den aztertzen aritu da. Hori eta gehiago inoiz baino freskagarriagoa izan zen Arraioenean!

“Itsasoa bakarra delako, urak ber-berak direlako. Funtsean, beti bera den itsasoa, beti berria den itsaso ere badelako. Egunero hartzen gaitu ustekabean olatuen jolasak, egunero sinfonia berriak xuxurlatzen dizkigu, egunero soineko berriak ditu janzten dama urdinak. Eta guk, txunditurik, espektakuluaz disfrutatzen dugu sarrerarik ordaindu gabe.