Irati arreba ekarri genuen Arraio Irratira. Eta Arraioeneako balkoia zabalduta itsasoari begira freskagarri bat edo beste hartzen egin genuen irratsaioa. Izan ere, itsasoa aztertuz egiten du lan Iratik; Mundakako olatu ospetsuaren inguruko azterketan eta berriki itsasoan antxoaren egoera zein den aztertzen aritu da. Hori eta gehiago inoiz baino freskagarriagoa izan zen Arraioenean!

“Itsasoa bakarra delako, urak ber-berak direlako. Funtsean, beti bera den itsasoa, beti berria den itsaso ere badelako. Egunero hartzen gaitu ustekabean olatuen jolasak, egunero sinfonia berriak xuxurlatzen dizkigu, egunero soineko berriak ditu janzten┬ádama urdinak. Eta guk, txunditurik, espektakuluaz disfrutatzen dugu sarrerarik ordaindu gabe.

« »