Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: ekaina 2009

Bi kontzertu interesgarri Arraio irratiaren eskutik

ZARAUZKO IRRATI ONENAREN eskutik, bi kontzertu interesgarriz gozatzeko aukera izango duzue, ostiralean eta igandean, biak ere estilo ezberdinekoak.

Ostiralean, Uztailaren 3an eta Arraio Blues irratsaioaren eskutik, 3. Arraio Blues gaua izango da Zarauzko Gaztetxean. Oraingoan, Ondarruko Tunnel 483 eta Valladolid aldeko Arizona Baby taldeak joko dute. Aurrekoetan bezala, kontzertu hau Arraio irratiak zuzenean emitituko du. Kontzertu hau, gaueko 22:00etan hasiko da.

Igandean berriz, Uztailaren 5ean eta ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, Punk kontzertu ikusgarri bat izango duzue. Bertan, La URSS eta Hyokkais taldeak joko dute. La URSS Granadarrek, hilabete bateko Europar bira ekin dute eta Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra Putzuzulokoa izango da. Hyokkaisekoak berriz, orain dela hilabete izan genituen Putzuzulon bere D-Beat doinuak astintzen. Kontzertu hau gaueko 21:00etan hasiko da, 23:00etarako amaitua egon behar du eta.

Bueltan gara ZarataZarauzkoak!!

Getariako Gaztetxean egon zen kontzertuaren ondorioz ezin izan genuen irratsaiorik egin aurreko astean. Baina pilak kargaturik itzuli gara eta zuen belarriak zulatzen egongo gara beste behin ere.

Ekainaren 30eko saioan, azken boladan lortu ditugun nobedade berriak entzun ahalko dituzue. Honez gain, gure inguruan izango diren kontzertu batzuez ere informatuko dizuegu.

Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera eta FMko 99.3an.

Bidaia bilakatu genuen bizitza

Bizitza sekuentziaz osatutako pelikula bat da, bizitza ipuin bat da hasiera, korapiloa eta amaiera duena, bizitza semaforo bat da gorrian-berdean-naranjan, bizitza aterki multikolorea da, bizitza bidaia bat da, baina, ba al dakizue zer gertatzen den bidaia bera bihurtzen denean bizitza?

Ikasturte honetako azken irratsaioa egiteko Aitor Azpiroz, Axpi edo Ehilur ekarri genuen Arraioeneara eta indiferentzia oro hausteko bidaiaz dekoratu genuen irratsaioa.

Eta bide batez, uda pasa artean agur esan genien Arraiozale guztiei, Euskal Jaiak pasatakoan itzuliko gara berriz Lizarriturri DJ Doktorea eta 27zapata. Ongi izan bitartean!

Irratsaioa entzuteko:

BiTaKoRa aMaieRaRa

urtarrilean abiatu genuen bidaia, oraingoz bertan behera utziko dugu, uda legeari dagokion moduan, bidaia berriez makutoa betetzeko

honetarako ekainaren 22ko saioan, urtean zehar eginiko saioak gogra ekarriko ditugu