Press "Enter" to skip to content

Arraio mundu guztian entzungai!!

Azkenean hasi gara Internetez emititzen! Oraingoz probatzen gabiltza eta eskertuko genuke entzuleek hemen bertan nola entzuten duten aipatzea.
Gogoratu, gure filosofiarekin jarraituz, formatu askeak erabiltzen ditugula, OGG hain zuzen ere. Ezinezkoa egiten bazaizue Arraio internetez entzutea, batez ere Window$ bezalako sistemak erabiltzen badituzue, hemen begiratu.

12 Comments

  1. as noites as noites

    apa apaaa!!!

    oañ, asteartia eguerdiko hiruterditan zebrabidea primeran entzute da

    iujuuuuuuuu!!!!!!!

    apa tekniko, hik balio’ek hik!

  2. arraio arraio

    jode, enuen uste asnoitesekook denboran horren aurreratuak ibiltzen zinetenik 😉 nire herrian oraingoz astelehena da egun osoan (ta earra astelehena gañea 😉 baña lisboa aldean auskalo!

    beno, kalitatez dexente ongi entzuten da eta interneterako konexio azkarrik ez dutenek ere entzuteko aukera dute (3-4 kb/s bakarrik)

    ia atzerrian dauden zarauztarrek gozatzen dute Arraioz!!

  3. ate iluneko a ate iluneko a

    Iñ beharreko danak iñ dizkiyatela uste’yat ta halare ezin entzun. MOTZANEKUA izango nauk. Ikuste geanian komentauko’iu nola letxe itezuen.

    Mundua, kontuz…. BAGIZTIK-eta!!

  4. txip ERO txip ERO

    Hi, ba ni ere motxanekua nauk mobida hauetan, baina en sus tiempos entzute niyan arrayo internetez eta orain ezin dinat.

  5. arraioa! arraioa!

    beno… pixkat probisional jarri nuen :/ oso posible da astelehenean ordenadoria berrabiarazi izana. horregatik etzenuten entzungo ez bestela! lasai, gaur gaben jarriko det probisionalparasienpre ta 😉

  6. arraio arraio

    beno, BERRIZ INTERNETEN GAUDE!!!!!!! ia denbora pixkaterako den 😉 komentatu nola netzuten duzuen…

  7. txip arrero txip arrero

    Txip-txip! Ebro etxeko ordeñadoretan ez diagu piperrik entzuten internetez. Zebra bidea bai, baina halabeditik, Arraioko mezuak irakurtzen, eta hemen gu, arraio entzun ezinik. no furrula!
    Ta hori VLC-kin, eeehh! Benga, animo lortukoyuta!

  8. arraio arraio

    ba ni oraintxe bertan ari naiz entzuten! primeran gainera!! seguru helbidea ondo sartu dezutela?? bazpare berriz jarriko dizuet:
    http://www.arraio.org:9001/irratia.ogg
    VLCrekin eta MacOS X baetik ari naiz gainera!

  9. lagun izoztua lagun izoztua

    hi larunbat goizen de lujo aitzenk.

    esperoit gaueako de berdin eotia ze batzuk ezin izangoyu kisap ikustea jun baino aitu nahiko genikenk

  10. txip txip

    Oain bai, earki aitzek! Kontzertua re ondo aitukouala esperoyat, zuzenian entzutia hobeto izatek eta bertan entzun diyatu ta!
    Bueno, barran e bai, arrayotik!!!!!
    earki jentuza, bihar ahuntzaren karkaxian elkarrizketa itzela, asteazkenEROko elkarrizketaren aurrerapen latza!!!!

  11. ate iluneko a ate iluneko a

    Earki ziak. Zorionak. Deluxe.

Utzi erantzuna arraio(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude