Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Ahuntzen eztul berri bat!!

Igande honetan gai oso ezberdinak izan genituen Ahuntzaren Gauerdiko Eztulean. Hasieran, eta ohikoa den legez, efemerideen errepasoa burutu genuen. Jarraian Urbinan izan zen AHTren aurkako nazio manifestaldia hizpide izan genuen.

Carlo
Garlo Ponzi eta iruzurrak egiteko bere eskemaren inguruan ere aritu ginen hizketan.

Eta amaitzeko Gazan burutzen ari den sarraskia dela eta, boikota egiteko Israeldar produktuen zerrenda aireratu genuen larunbateko Anestesia eta Erantzun taldeen kontzertuaren grabazio esklusiboarekin batera.

Hemen duzu aukera irratsaioa osorik entzuteko, on egin!

Arraioenea hauts bihurtuko dugu

Eta hautsez dekoratuko. Gaur 99.3an 21:15etatik eta 22:15etara.
Musika minimalista, komentario minimoak, asteko agenda, zenbait berri eta indeferentzia sortzeko izpiritua.
Gure asteroko osagaiak zure belarri zuloek zabalik jarrai dezaten.

2009ko lehen Arraioenea irratsaioa!

Hementxe duzue entzungai (egin klik HEMEN) atzo gauean grabatu genuen urteko lehen irratsaioa. Urte zoriontsua izateko zer egin aholkatzen aritu ginen eta urtea osasuntsu hasteko dietan jarri genituen arraiokide guztiak. Gustu baduzue… badakizue!

Arraioenea 2009az dekoraturik

Lizarriturri DJ doktorea eta 27zapata indarberriturik gatoz urte berri honetara. Opor luuze eta tripazaleen ostean 2009an egin asmo dugunaz arituko gara musika eta hitza amorrazioz konbinatzen. Eskertuko dute zuen belarri ertzek ordubeteko sesioa, ze gaur arituko gara 2009az, eta 2009a inoizko urte ederrena izateko egin beharrekoaz hizketan.

Ez duzu gaur 21:15etan irratia piztuta eduki besterik egin behar!

Ah, ta ahaztu baino lehen… urte zerri on guztioi!