Arraio Irratiaren 20 urteurrena Zarauzko kaleetan eta Hiruputzun ospatu genuen, kalejira bikain bat, bazkari eta kontzertu itzel batekin.











Podcast: Play in new window | Download
Arraio Irratiaren 20. urteurreneko festa gerturatzen ari dela ikusita, kutxa batean gordeta geneuzkan zuzeneko batzuk entzuteko aukera edukiko duzue Arraio Sessions tartean.
Aste honetan, Ginger talde Zarauztarrak desagertutako Putzuzulo Gaztetxean eskeini zuen kontzertua entzuteko aukera izango duzue, beti bezela, ostegunean eta 21:00etatik aurrera.

Podcast: Play in new window | Download
Kaixo entzule maite!
Gaurkoan kopako finalistak izango ditugu gela arroxean. Maiatzaren 16an izango den egun handia gerturatzen ari denez, Kopako finalak jokatuko dituzten, Ulacia, Izar optika eta Kirkilla enea jatetxeko kideak izango ditugu gurea playeroen denboraldiaz eta finalaz hitz egiteko.
Ez hutsik egin eta sintonizatu 20.00tatik aurrera Arraio irratia FMko 99.3an!!



Podcast: Play in new window | Download
Aste honetan, aspaldiko partez, laukotea egon gara ZarataZarautz irratsaioan.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista HEMEN.
Podcast: Play in new window | Download
Zumaitik eta Arrua Behetik etorri zaizkigu gaurkoan!! Azken momentuko gonbidatuak!! EZ GALDU!!
