Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Asanblada irekia izango da Igandean

Datorren Igandean, Irailaren 13an eta 18:30tan, Arraio irratiko Asanblada irekia ospatuko da Putzuzulo Gaztetxeko lehen solairuan. Bertan, ikasturte berriari hasiera emango diogu eta programazio berriaren nondik norakoez hitzegingo dugu.

Horregatik, Zarauzko Irrati onenarekin kolaboratu nahi duen edonork edota saioren bat egin nahi duenak, ateak zabaldurik izango ditu bilera honetan parte hartzeko. Lerro hauen bidez, gonbitea luzatu nahi dizuegu denoi.

arraio2.jpg

PD: Nahiz eta irudikoek beldurra eman, jende jatorra gara.

Euskal Jaitan sintonizatu 99.3a

Aurreko urtean bezala, Irailaren 9an musika sesio berezia sintonizatzeko aukera izango duzue Arraio irratian. Egun guztian zehar, Euskal Musika onena entzuteko parada izango da.

Beraz, Irailaren 9an, FMko 99.3a sintonizatzeko gomendioa egin nahi dizuegu, bai etxean, kalean, tabernan edota txosnetan.

zdt01.jpg

Hard voor weinig taldeak Putzuzulon joko du

Arraio irratiko ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, Irailaren 7an, astelehenean, galdu ezinezko beste zita zaratatsu bat izango duzue Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Holandatik biran datozen Hard Voor Weinig Hardcore taldeak joko du bertan. Euskal Herrian eta Espainiar Estatuan burutu behar dute bira hau eta Andoain eta Arrasate eta Bilbon jotzeaz aparte, herrian ere izango ditugu.

zaaaaaat.jpg

Beraiekin batera, Bilbokoak diren eta Crust & Roll indartsua egiten duten Pabellon 314 taldeak joko du. Kontzertua, gaueko 21:00etan hasiko da.

Urteko kontzertua Putzuzulon!!!

Abuztuaren 7an, ostiralean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera 5. Arraio Blues gaua ospatuko da Gaztetxean. Arraio irratiko Arraio Blues irratsaioak burutzen dituen kontzertu akustiko honek 5. edizio bat izango du iada. Eta 5. edizio hau burutu zuten lehen kontzertuaren forma berdina izango du, hau da, kontzertua Putzuzuloko terrazan burutuko da arratsaldeko 20:00etan. Eta batenbatek afaldu behar duenaren aitzakia jartzen badu jai dauka, egun horretarako Arraio irratiko kideek luntx begetariano bikain bat prestatuko dutelako.

gartxot1.jpg

Bertan, lehen Arraio Blues gauean jo zuen Gartxot bakarlaria arituko da. Orain dela ez asko, Zubietan burutu zen Erraustegiaren aurkako jardunaldietan aritu zen eta Zarauzko lagun batzuk ikusteko aukera izan genuen. Galdu ezinezko kontzertua!!!!

Gartxotekin batera, Meren Bizkaitarrak joko du. Kantu klasikoen moldaketak burutzen ditu humore ikutu elegante batekin.