Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Barcelona Käos Compilation bildumari errepasoa egingo diogu

Ekainaren 8ko ZarataZarautz irratsaioan, Barcelona Käos Compilation bildumari egingo diogu errepasoa. Bilduma hau, Kremon Records zigiluak kaleraturiko 12 hatzbetekoa da.

1275983142573_f.jpg

Bertan, Bartzelonako talde ezberdinen abesti bana irteten da. Hala nola, Mass Mierda, Cinder, Holocaust in your head, Habitacion 101 edota Disputa bezalako taldeak entzun ahalko ditugu gaurkoan. Honez gain, disko bilduma hau aurrera eraman duten lagunekin elkarrizketatxo bat egiten ere saiatuko gara.

Azken aldian arazo teknikoak ditugu irratian eta ez dakigu internet bidez emititzerik izango dugun. Badaezpada, HEMEN duzue internetez entzuteko helbidea, gaur arratsaldean lortzen badugu.

Minimal doinuak gaurkoan!!!

Kaixo lagunok, dagoeneko ate ondoan ditut Luis junior, Xenia Beliayeva, Henry Saiz eta abar luze bat, gaur arratsalderako doinuak prestatzen. Psikodelia, melodia ugari, doinu benetan finak izango ditugu gaurkoan Kaiolatiken. Badakizue, beti bezala, arratseko 8tatik aurrera!!! UP THE KAIOLS!!!

Juanma edukiko dugu berriz ere ZarataZarautz saioan

Aurreko asteko gonbidatu berbera edukiko dugu ZarataZarautz saioan, Juanma alegia. Lehengo astean, Erresuma Batuko talde askoren errepasoa egin genuen bere biniloekin eta gaur amaituko dugu errepaso hau, bigarren irratsaio bat eginaz.

jaunma.jpg

Gogoratu, Zarautzen baldin bazaude FMko 99.3a sintonizatzea eta bestela internet bidez entzutea. Arraio telebista ere martxan dugula ez ahaztu.

Arraio Irratiaren urteurreneko audio eta bideoak

Apur bat berandu bagabiltza ere, Arraio Irratiaren 4. urteurreneko audio eta bideoak sarean daude iada. Asteazkenean buruturiko Komuneko Paperean eta osteguneko irratsaio berezia entzungai daude iada gure webgunean. Honetaz gain, ostiraleko kontzertuko bideo batzuk ere baditugu.

Bideoak ikusi nahi badituzue, Txixaparraztaren webgunean sartu zaitezte. Laister Züloren egun bereko bideorenbat edukitzea ere espero dugu. Audioak berriz podcastean dituzue.